GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bisitarik gabe utzi dituzte hainbat presoren senide eta lagunak

GARA |

Etxeratek prentsa ohar baten bidez salatu duenez, joan den astean ere ehunka kilometro egin ostean hainbat preso politikoren senideek eta lagunek ezin izan zuten bisitarik egin, kartzelako funtzionarioek hala erabakita.

Barakaldoko Andeka Jurado preso politikoaren aitari esaterako, ez zioten semea ikusten utzi. Joxe Mari Dorronsoren bi laguni, berriz, bisita egitea eragotzi zieten Puerto III-ko kartzelariek, Donostiako preso politikoak kartzelako patioa ez zuela garbitu argudiatuta.

Jon Bilbao Mororen neskalaguna ere aste honetan zegokion bisita egin gabe geratu dela azaldu zuten. Ebakuntza egin behar ziotenez, bisa atzeratzeko eskatu zuen. Baina azken unean ostegunean zuela esan zioten eta ez zuen joaterik izan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo