GARA > Idatzia > Ikusmira

«Arrazoizko» lan eskaintza, langabeentzako zigorra

Eskubideen zaindaritzat hartua izan den Europari deitura hori ere geratzen ote zaion zalantzan jartzeko modukoa da, arlo politikoari eta sozioekonomikoari dagokienez, hala legedia komuna nola Europar Batasuneko kideenak biltzen ari diren atzerapauso segida etengabea ikusita. Estatu frantsesak aurkeztu berri duen lege proiektua, langabeen «eskubideen eta betebeharren» gainekoa, atzerakada horien beste lagin bat da. Britainia Handiaren eredua ispilu, langabeek eskaintzen dieten lana onartu beharko dute, bestela langabezia-zerrendetatik kanporatuko dituzte. Eta langabearen espezialitateak baino, denborak erabakiko du zer-nolako lana eta non egin beharko duen. Hau da, zenbat eta langabezian denbora gehiago egon, orduan eta kaskarragoa izango da hartutako lana. Lan eskaintza horri «arrazoizkoa» esaten diote. Ez da harritzekoa, besteak beste, soldata eskasa jaso eta etxetik urrun lan egin behar izatea arrazoizkoa baita Gobernu frantsesaren ustez. Langabezia jasan behar izanik baldintza txarretan lan egitera behartuta dagoenak, ordea, prekarietatea iritziko dio seguru asko.

Langabeak funtsezko eskubide bat urratu dietelako daude egoera horretan, eta Gobernu frantsesak eskubide hori bermatzeko neurri gisa ikusarazi nahi du lege hori; hala ere, nekez berma daiteke eskubide bat beste hainbat urratuz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo