Sokatira
Goiherrik denboraldiko bigarren txapela ere eskuetan dauka
J.L. | DONOSTIA
Euskal herriko Lur Gaineko Txapelketako hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko da 640 kilotan, eta ikaragarrizkoren bat gertatu ezean, Goiherriko lehen taldeak txapela jantziko du.
Bizkaitarrek orain arteko bi ekinaldiak irabazi dituzte, eta alde nabarmena ateratzen diote bigarrenari. Kirolean ezusteko handiak gertatzea, ia ezinezkoa da, eta berdeek 680koan egin zuten bezalaxe, 640koa ere irabaziko dute.
Emozioa bigarren postua zeinek lortuko duen sortzen du, puntu baten barruan baitaude Gaztedi eta Mutriku. Hemen bizkaitarrak agertzen dira faborito. Laugarrengorako ere ez da emoziorik faltako, puntu baten barruan baitaude Areso eta Goiherri B. Azken postuan, berriz, zein izango den ere garbi dago, Getxok ezinezkoa izango baitu hortik irtetea.