GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Harri-zulatzea

Jaizubiak aukera paregabea dauka aurkariei aldea kentzen hasteko

J.L. | DONOSTIA

Euskal Herriko Ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da Galdamesen bihar, 20.00etan hasita, herriko plazan. Bertan izango dira lehian dabiltzan bederatzi taldeak, eta bakoitzak ordu erdi izango du lanean aritzeko; tarte horretan zulorik gehien egiten duenak irabaziko du.

Jaizubiak, egungo txapeldunak, joan den asteburuan irabazi zuen lehen aldiz aurten, eta horrekin batera sailkapen nagusiko lehen postuan kokatu zen. Asteburu honetan aukera izango du gainerakoak atzean utzi eta aurrera egiteko. Hala ere, Trapagaran gainetik kentzea oso zaila izango du, bizkaitarrak ere indartsu baitaude.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo