GARA > Idatzia > Kirolak > Txirrindularitza

Tourra

Maleta laranjak, gogoz eta anbizioz beteta

Iaz egindako lana errepikatu eta, ahal baldin bada, hobetu, etapa bat irabazita. Helburu horrekin joango dira Tourrera atzo Derion ohiko agur ekitaldia burutu zuen Euskaltel-Euskadi taldeko bederatzi txirrindulariak.

p038_f01_333x333.jpg

Amaia U. LASAGABASTER | BILBO

Noizean behin futbolaren inperioak atsedenalditxoak eskaintzen dituela aprobetxatuz, beren protagonismoa handitzen saiatzen dira gainontzeko kirolak. Uztailaren etorrerarekin, argi dago zeini egokitzen zaion paper hori: txirrindularitzari.

Tourra hastear da eta, ondorioz, jada ohitura bilakatutako keinuen txanda ere heldu da: Pirinioetarako bidaia prestatu, tabernatan -edota GARAn, noski- kinielak egin, ikurrinak garbitu... Horiek guztiak zaleen egitekoak dira, baina benetako protagonistek ere badute zereginik: prestakuntza amaitu, azken helburuak zehaztu, maletak egin... edota, Euskaltel-Euskadiren kasuan, Frantziara joan aurreko agur ekitaldia burutu. Ohitura eskubide osoz hori ere, zortzigarren urtez jarraian hartuko baitu parte Tourrean taldeak.

Eta maletak gogoz eta anbizioz beteta daramatzate laranjek. Gogoa, azken aste hauetako lasterketek eta iazko esperientziak utzitako zapore ona dela eta -Zubeldiak eta Astarlozak aurreko hamarretan amaitu zuten eta Txurrukak Pariseko podiuma zapaldu zuen txirrindulari borrokalariena izan ostean- Anbizioa, iazko listoia gainditu nahi baitu taldeak.

«Iaz egindakoa errepikatzea ezin hobea litzateke -aitortu zuen Miguel Madariagak Euskaltelek Derion duen egoitzan egindako ekitaldian-, baina zer edo zer handiagoarekin amets egiten dugu. Ildo horretan, etapa bat irabaztea zoragarria litzateke». Igor Gonzalez de Galdeanoren ustez, horixe da helburu nagusia, etapa bat irabaztea. «Zenbat eta lehenago lortu, hobe. Gero, Haimar, Mikel eta Samuelekin sailkapen orokor on bat egiten ere saiatuko gara», adierazi zuen talde euskaldunaren idazkari teknikoak bi helburu horien artean aukeratu nahi izan gabe. «Gauza desberdinak dira eta batak ez du beste ukatzen. Hirugarren postuan amaitzeak, egun batean edo bestean garaipenetik gertu ibili zarela esan nahi du».

Helburu politak, dudarik ez, zortzigarren parte hartzea ospatzeko, baita taldearen hamargarren urteurrena edota Euskadi Fundazioaren sorreraren 15. urteurrena ospatzeko ere.

Talde onena

Kontua da lasterketa on bat egiteko aukerak, egon badaudela. Mikel Astarlozak, Iñaki Isasik, Egoi Martinezek, Juanjo Orozek -Tourrean estreinatzen den bakarra- Ruben Perezek, Samuel Sánchezek, Amets Txurrukak, Gorka Verdugok eta Haimar Zubeldiak osatzen dute bederatzikoa -horiekin batera Igor Gonzalez de Galdeano, Xabier Carbayeda eta Gorka Gerrikagoitia zuzendariak joango dira Frantziara-.

«Euskaltelek azken urteotan eraman duen talde onena izan daiteke. Edonork eskura dezake etapa bat. Gauzak ondo joango direla uste dugu», aitortu zuen Mikel Astarlozak. Sentsazio horrekin irtengo da, beraz, taldea bihar Miarritzeko aireportutik.

Etorkizuna

Derion atzo egindako ekitaldian, besteak beste, Jose Antonio Ardanzak hartu zuen parte. Eta Euskalteleko presidenteak esandakoaren arabera, taldea lasai egon daiteke etorkizunari begira Euskaltelekin eta erakundeekin dituzten kontratuak aurten amaitu arren. «Etorkizuna ziurtatuta dago -esan zuen-. Argi adierazi nahi dut Euskaltelek, Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek txirrindularitzaren aldeko apustuarekin jarraitzeko duten konpromisoa».

Horren erakusle, Arabako Foru Aldundia Euskaltel taldearen babeslea izango da aurrerantzean. Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundien bidea jarraituz, bi urtetarako akordioa sinatu du.

Landis se queda definitivamente sin el Tour 2006

El Tribunal de Arbitraje Deportivo, último camino que le quedaba a Floyd Landis por recorrer, ha desestimado el recurso del norteamericano. Landis, por tanto, queda definitivamente desposeído del Tour de 2006 y deberá afrontar una suspensión por dos años que comenzó a contar el 30 de enero de 2007.

Ag2R confirma a José Luis Arrieta en su nueve

Ag2R volverá a confiar en la experiencia de José Luis Arrieta, con casi una decena de Tours a sus espaldas. El corredor navarro estará en el nueve del equipo francés junto a Dessel, Efimkin, Valjavec, Gadret, Goubert, Elminger, Riblon y Dupont.

Samuel Sánchez, preseleccionado para los Juegos

El seleccionador español Francisco Antequera ha hecho pública una preselección de ocho corredores -debe descartar aún a tres- para los Juegos Olímpicos, en la que no hay euskaldunes, pero sí está Samuel Sánchez.

ESPERIENTZIA

Txirrindulari gazte asko eramango dituen arren, hasiberri bakarra izango du Euskaltelek Frantzian: Juanjo Oroz. Haimar Zubeldiak, berriz, taldeak berak bezala, zortzigarren aldiz hartuko du parte Tourrean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo