GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Afrikako miseria gehienek, demokraziaren miseriak barne, Mendebaldean dute jatorria

Afrikatik Mendebaldera miseriari buruzko berriak besterik ez dira heltzen. Baina, pentsatzen hasita, zer iristen zaie afrikarrei Mendebaldetik? Are miseria handiagoa eta, aholku asko, aholku gehiegi, ezer onerako.

Orain, gainera, Mendebaldeko politikariek eta komunikabideek afrikarrei zertaz hitz egin behar duten eta zertaz ez duten hitz egin behar esan nahi diete. Horixe gertatu da Afrikar Batasunaren bilkuran, non, Britainia Handiko Gobernua buru zutela, europarrek Afrikako estatuburuei Zimbawe eta Mugaberi buruz hitz egin behar dutela esan dieten. Baita zer esan behar zuten ere, jakina. GARAk gaiari buruz ematen duen informazioan argi ikusten da, ordea, lehentasunak finkatzen hasita, Afrikako gobernuek badaukatela nondik hasi, «nagusiaren» aholkuei eta aginduei zain egon gabe.

Alor honetan, batzuen beharrak eta besteen interesak ez direlako berberak. Afrika Mendebaldeko indarren neurrira eraikita dago: estatuen sistema, lurraldeen banaketa eta sistema politikoa ezarri zieten afrikarrei, beraien beharrak eta nahiak kontuan hartu gabe. Orain, gainera, beren interesak ere ezarri nahi dizkiete.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo