GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Euskarabideak bere onenak eman al ditu?

Euskararen Nafar Institutuaren sorrerak nafar eta euskaltzale askorengan itxaropena piztu zuen. Baina, nafar Gobernuaren eta hor agintzen duten alderdien iraganeko jokabidea kontuan hartuta, gutxi ziren itxaropenarekin batera mesfidantza aipatzen ez zutenak. Sorrerako adierazpenetatik hilabete apur batzuk besterik igaro ez direnean, mesfidantza horren funtsa baieztatu egin da, Institutua krisian sartu baita ezer ere egin baino lehen.

Krisia, gainera, bikoitza da. Batetik, krisiak entitatearen antolakuntzarekin eta funtzioekin du zerikusia. Alor instituzionalean, arduradunen arteko desadostasunak bateraezinak bihurtu dira, arduradunetako baten kargu-uztea behartzeraino. Bestetik, Euskarabidea krisi ekonomikoaren lehendabiziko pairatzailea izan da. Murrizketak egiten hasita, nondik hobeto euskararen alorretik baino? Ondorioz, bere egitekoak aurrera ateratzeko dirurik gabe geratu da Institutua.

Horrenbestez, Euskararen Nafar Institutuak, euskararen alde nafar administrazio desberdinek egin duten enegarren saiakera antzu eta faltsuak, bere onenak eman dituela pentsa daiteke. Alderdi positiboei begiratuz gero, entitate honek euskarari ez diola ez mesederik ezta kalterik ere egin esan daiteke. Nafar administrazioaren aldetik, azkeneko hori berrikuntza da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo