GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Laredon eta Nojan eztanda egindako lehergaiek 3 eta 5 kilo arteko pisua zuten

ETAren izenean egindako dei batek ohartarazi bezala igande eguerdian eztanda egin zuten lau lehergailuek hiru eta bost kilo arteko pisua zuten, atzo ikerketa iturriek aditzera eman zutenez. Kantabriako kostaldeko bi herrietako agintariek gaitzespena agertu zuten atzo.

p013_f01.jpg

GARA |

Laredon eta Nojan eztanda egin zuten lehergailuetako bakoitzak hiru eta bost kilo arteko pisua zuen, ikerketen gertuko iturriek atzo albiste agentzien bitartez aditzera eman zutenez. Ez zuten lehergaien osagaien gaineko xehetasunik eman, baina tenporizadorez hornitutako jaki-ontzietan zeudela zehaztu zuten.

«Ibarretxeri kargu hartzen»

Leherketen gainean mintzatu zen Kantabriako presidentea ere, Miguel Ángel Revilla. «Helburu bakarra dago, hiltzaileei azkena ematea, gainerako estatu europarretatik bereizten gaituen gaitz bakarra hori baita -lacra hitza erabili zuen berak-». Era berean, EAJk eta lehendakariak jarrera aldatu behar dutela adierazi zuen. Juan José Ibarretxeri «kargu hartu beharra dagoela» esan zuen hedabideen aurrean, Gobernuari «hordagoa» bota diolakoan.

Igandean Laredon eta Nojan gertatutakoaz mintzatu zen atzo, hain zuzen ere, Juan José Ibarretxe. «ETAren bonbek ez dute euskal gizartea ordezkatzen», esan, eta «mundu osoaren aurrean min handia egiten dutela» nabarmendu zuen, «garenaren aurkako irudia ematen dutelako».

sopela

Ikerketa iturriak aipatuz albiste agentziek aditzera eman zuten ETAren izenean egindako deiaren jatorria Sopelako kabina batean kokatu dutela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo