«Jazz Band Ball»ek jokoan jarriko du gaur Donostiako Jazzaldia
Gaur abiatuko da Donostiako Jazzaldiaren 43. edizioa, Gasteizkoari txanda hartu, eta udako jazz jaialdi nagusien denboraldia itxiko duena. Jazzaren esparrua aise gainditzen duen musika festak Kursaal aretoa, Victoria Eugenia antzokia eta Zurriolako hondartza ditu agerleku nagusi, eta aurten, plaza zaharberritzeko lanetan dabiltzala-eta, Trinitateko gunea galdu du. Giro aparta sortu ohi duen jaialdiak dagoeneko agortuak ditu makina bat emanaldiren sarrerak.
A. BILBAO | DONOSTIA
Gaur arratsaldean, 18.30ean, «Jazz Band Ball»ekin hasiko da aurtengo Jazzaldia, hiriko bazter guztiak musikaz blaituz igande gaueko ordu txikiak arte isilduko ez dena. Kursaaleko terrazetan, Zurriolan, izango diren doako kontzertuez gain, batetik Keith Jarrett eta bestetik Johnny Winter izango ditugu gaurko eguneko izen potoloak. Era berean, talde txiki bezain interesgarririk ere ez da faltako, horretan ari dira-eta bai Be Bop taberna, bai Altxerri. Eta aurten, Jazzaldiaren berri beste modu batez izan dezagun, bertako zuzendari Miguel Martínek blog bat jarri du abian.
Hiru agerlekutan sakabanatuta, beti ere Kursaal inguruan, bederatzi taldek joko dute gaurko «Jazz Band Ball» gauean, doako emanaldietan. Heineken karpan Organik´s, Marc Ribot: Ceramic Dog eta Dynamic Trio taldeek joko dute. Ordutegi berean eta Frigo gunean, Amama Luisa Brass Band, Frank Wess & Barcelona Jazz Orchestra eta Pyeng Threadgill Quintet banden jarduna izango dugu, eta Agertoki berdean, berriz, hondartzan bertan, Caravan Palace hirukote modernoa -Gerald Toto, Richard Bona eta Lokua Kanzak afrikarrek osatu hirukotea- eta hip hopetik hurbil den Hocus Pocus frantziar taldea arituko dira.
Hocus Pocus taldeak -azken unean gehitu dira jaialdira-, Europako bira bertan behera utzi behar izan duen Konono Nº 1 talde afrikarra ordezkatuko du. Aldaketa horrekin batera, badira beste txiki bi ere. Batetik, Gaubiran -larunbatean- Boulevardeko Kioskoan egingo duten breakdance ikuskizuna hasieran iragarritako 02.00etan barik, 22.00etan hasiko da. Bestetik, Pyeng Threadgillen bandan aldaketa batzuk izan dira eta iragarri gabeko musikariren bat ekarriko omen du.
Eguneko izar handia Keith Jarrett pianista dugu, Gary Peacock eta Jack DeJohnette lagunekin batera Kursaal aretoa leporaino beteko duena. Sarrerak agortu dira jada. Atzo iragarri zutenez, Jarrettek bere irudia babestu nahi du, eta ez du aretoan argazkilaririk onartuko. Jazzetik aldenduta, eskarmentu handiko beste musikari batek beteko du Victoria Eugenia antzokia, Johnny Winter bluesmanak. Texasko gitarrarristak 21 sarrera baino ez zituen saldu behar atzo, horrela guztiak agortzeko.
Sarrerak agortuta
Aipatutako zuzenekoak ez dira sarrerak agortu dituzten bakarrak. Atzo antolatzaileek iragarri zuenez, Keith Jarret eta Johnny Winterrek ez ezik, ostegunean Kursaalean izango diren Dianne Reeves eta Diana Krallek, eta ostiralean joko duten Ahmad Jamal -Jazzaldia Saria jasoko du- eta Return to Forever -Chick Corea, Stanley Clarke, Al Di Meola eta Lenny White batera- taldeek ere lortu dute sarrera guztiak saltzea. Beste horrenbeste gertatzen da larunbateko Kenny Barron Trío eta igandean jaialdiari bukaera emango dion John Hiatten kontzertuekin ere. Azken honek leporaino beteko du Victoria Eugenia antzokia. Gainera, salmentan jarritako hiru motako abonoak ere, Victoria Eugeniako kontzertuetarako bata eta Kursaaleko areto txikiko eta handiko zuzenekoetarako beste biak, arrakasta ederra izan dute eta agortu dira. Bestalde, Maceo Parkerrek bihar Victoria Eugenia antzokian emango duen kontzerturako hirurogeita bi sarrera baino ez ziren geratzen eta martxa onean ziren Liza Minelliren igandeko kontzerturakoak ere, garestiak izan arren -80 eta 100 euro- hirurehun bat baino ez baitzituen falta atzo Kursaaleko areto nagusia betetzeko.
Hala ere, kontzertuak ikusteko azken orduko beste aukera bat izango da. Izan ere, Jazzaldiaren antolatzaileek zuzeneko bakoitzeko sarrera kopuru txiki bat gorde dute emanaldien egunean bertan leihatilan salgai jartzeko.
El artista francés Jacques Rémus mostró ayer en Donostia en «primicia mundial» sus Básculas Termófomas, una instalación que hará sonar durante el festival de jazz que arranca hoy. Las básculas son unas insólitas máquinas de agua y fuego, a la vez esculturas cinéticas y luminosas, que funcionan como peculiares instrumentos musicales.
La instalación está inspirada en los principios físicos descubiertos en el siglo XIX en torno a las posibilidades de la luz, el gas y el agua, aunque el resultado es, tal y como subrayó el autor, más «misterioso» y «místico». Se trata de una máquina acústica compuesta por varios tubos metálicos, sopletes y cubos, todo ello distribuido en diversos caballetes y soportes sobre una piscina circular. La instalación está controlada por ordenador, se basa en el llenado y vaciado sincronizado de los distintos depósitos de agua y en las diferencias de temperatura, que hacen mover los tubos de acero y proporcionan ondas de sonido. El espectador se adentrará en un mundo «mágico», donde el movimiento de los tubos, la luz y el sonido producen, según Rémus, «una especie de latido en el cuerpo». El agua hace que cada uno de los ocho tubos que componen la obra se ponga horizontal. En esa posición se calientan gracias a los quemadores y vuelve a ponerse vertical. Es entonces cuando se produce el sonido. Una música «lenta» acompaña a las notas graves que producen todos los elementos. Por eso, el ritmo es más adecuado «para la meditación que para el rock and roll». Aunque el músico-inventor reconoció que es «muy difícil hacer música» con este tipo de artilugios, debido a que la onda sonora que se produce describe un movimiento de arriba a bajo de hasta un minuto y medio, añadió que se producen, así, unos sonidos que pueden tener una serie de efectos sobre el cuerpo.
El proyecto sonoro se podrá apreciar en sesiones de unos veinte minutos desde mañana hasta el día 26 en Gazteszena, Egia. Además de ésta, Rémus presenta otras dos instalaciones dentro de Jazzaldia: una, las Básculas de Percusión, unas máquinas hidráulicas de gran tamaño instaladas en Kutxaespacio; y la otra, Signa, instalación hecha junto a Rolf Sudmann en el que exploran las relaciones entre los gestos y la música (ubicada en el Teatro Victoria Eugenia y escenario Verde, en la playa de la Zurriola).
Odeia AIESTARAN
Aspaldi iragarri legez, Hocus Pocus taldeak ordezkatuko du Europara etorri ezinda geratu den Konono Nº 1 taldea biharko «Jazz Band Ball» gauean. Horretaz gain, aldaketa gutxi izango ditu aurtengo jaialdiak.
Makina bat kontzertutarako sarrerak agortu dira dagoeneko. Alta, antolatzaileek sarrera kopuru txiki bat gorde dute, eta egunero leihatilan jarriko dituzte salgai 17.00etatik aurrera.
`Jazz Band Ball´: 18.30ean Kursaaleko terrazetan. Doan.
Keith Jarrett, Gary Peacock & Jack DeJohnette: 18.30ean Kursaal aretoan. 48/54 euro.
Johnny Winter: 22.30ean Victoria Eugenian. 25 euro.
Jorge Rossy, Kike Arza & Hasier Oleaga: 00.00etan Altxerri aretoan. 10 euro.
The Cherry Boppers + Revolutionary Brothers: 00.00etan Be Bop tabernan. 10 euro.