GARA > Idatzia > Kirolak > Arrauna

San Miguel Liga

Urdaibaik garaipena eskuratu, eta lidertza sendotzea lortu du

Bizkaitarrek bosgarren bandera lortu dute zazpi jardunaldi trapurik gabe izan ostean. Astilleroren marka 19 segundotan hobetu dute.

p038_f01_555x555.jpg

Ander GARTZIA | HONDARRIBIA

Hilabete baino gehiago zeraman Urdaibaik San Miguel ligan garaipenik lortu gabe, eta jardunaldiek aurrera egin ahala zalantzak handituz zihoazen. Hala ere, traineru bizkaitarrak bere mailarik hoberena eskaini zuen berriz ere Hondarribiko uretan eta erakustaldia emanez ezbai guztiak uxatu zituen. Urdaibai estropada txikitzeko asmoz atera zen bigarren maniobra egin bezain pronto eta Castroren itzala baino ez zuen izan segika hurrengo hiru luzeetan. Astillerok orain lau urte estropada eremu berean egindako marka 19 segundotan jaisteak asko dio «Bou Bizkaia» ontziaren ahalmenaz eta, atzoko proban ikusitakoaren arabera, garesti jarriko du San Miguel Ligako lidertza.

«La Marinera» ontzia lehen postu hori eskuratzeko xedearekin atera zen arraun egitera baina Zarauzko Banderako bi jardunaldietan gertatu ez bezala ezin izan zuen une bakar batean ere bizkaitarren erritmoa gainditu. Hala ere, kantabriarrek puntu bakarra galdu zuten sailkapen orokorrari begira eta gaur (12.00, ETB-1) Bilbon jokatzekoa den erlojupekoan abantaila hori murriztea izango dute erronka. Oriok ere bestelako maila erakusteko parada izango du. Gipuzkoarrak, ohi bezala, bizi atera ziren hasierako txanpatik baina ezin izan zioten erritmoari eutsi eta laugarrenak izan ziren.

Pedreña, txukun

Bigarren txandan, ostera, Pedreña izan zen nagusi, amaieran hondarribiarrekin lehia estua izan eta gero, eta Zarautzen eskainitako maila ona errepikatuz hirugarren postua erdietsi zuen. Azkenaldian kantabriarrekin batera txukun ari dena «Ama Guadalupekoa» da. Etxekoek azken asteetako susperraldia baieztatu baino ez zuten egin zaletueen aurrean eta muturreko traineruekin lehiatzeko gai dela erakutsi zuen beste behin ere. Gipuzkoarrek jauzi handia eman dute eta garbi erakutsi dute hurrengo helburu nagusia Kontxako banderarako sailkapena izango dutela.

Kaiku suma otro triunfo por delante de Isuntza y Astillero completa el pleno

Kaiku consiguió su decimotercera bandera de la temporada en aguas de Zierbena y volvió a demostrar su superioridad ante las demás traineras del primer grupo de la ARC. Los vizcainos completaron otra gran actuación y distanciaron en 33 segundos al segundo clasificado en meta, dejando claro que su máxima prioridad es llegar en la mejor forma posible a los play-offs de setiembre.

El que tiene mayores posibilidades de acompañar a los sestaotarras a la fase de ascenso es la trainera «Lekittarra» que tras acabar en segunda posición puso tierra de por medio y aventaja en 7 puntos a Camargo a falta de una prueba por disputarse. Los cántabros terminaron quintos a 53 segundos del vencedor y están obligados hoy (17.00 horas) en Hondarribia a realizar un regatón y esperar a que Isuntza falle, algo poco probable teniendo en cuenta que el peor puesto cosechado por los lekeitiarras ha sido un cuarto. A los hombres de Josu Aboitiz les bastaría hoy con terminar en sexta posición para asegurarse su presencia en los primeros play-offs. Por la parte de abajo Zierbena y Portugalete ocupan las dos últimas plazas. Los de Zierbena necesitarían sumar 6 puntos más que los santurtziarras para eludir los play-offs de descenso, donde se verían las caras con Orio y Trintxerpe.

Por su parte, Astillero cumplió con todos los pronósticos que lo situaban como máximo favorito para convertirse en dueño y señor del segundo grupo de la ARC y completó el pleno de victorias tras sumar la decimotercera bandera. Después de certificar su ascenso la semana pasada, ahora a los cántabros sólo les queda ponerse a punto para la clasificatoria de la Bandera de la Concha.

A.G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo