GARA > Idatzia > Kirolak > Osasuna

Lehen hamaikakoa

Gorritxoen erasoa Ezquerroren eta Masouden esku egongo da

Jose Angel Zigandak erabaki du Villarrealen aurkako partidan Ligari hasiera emango dion hamaikakoa

GARA | IRUÑEA

Taldeak gaur Tajonarren gauzatuko duen azken lan saioan ustekaberik ez badago, Jose Angel Zigandak erabakita dauka Villarrealen aurka Ligari hasiera emango dion hamaikakoa.

Izan ere, hamar gizonek postua ziurtatuta izanik -betiere teorikoki-, zalantza bakarra zegoen entrenatzailearen planei dagokionez, eta atzoko lan saioan argitu zen: Santi Ezquerrok eta Masoud Shojaeik izango dute erasoaren erantzukizun nagusia Villarrealen aurka. Kaltetu nagusia, Kike Sola, futbolari buruz aritu garela kontuan hartuta azken unera arte ezer ziurtzat eman ezin izango bada ere.

Horixe izan da azken egunotako eztabaida, Sola ala Masoud? Denboraldiaurrearen hasieran taldeko azken aurrelaria zela iruditu arren, nafarrak gorantz egin du poliki-poliki, Vitessen aurkako lagunarteko esanguratsuan titular izatea lortu arte. Desberdina da Masouden kasua, baina berak ere erronka bati aurre egin behar izan dio, bere bizitzak sekulako aldaketa izan baitu; eta Solaren erantzun berbera eskaini dio entrenatzaileari, denboraldiaurreko entseguetan gizon garrantzitsua izan daitekeela erakutsiz.

Oraingoz, beraz, denboraldiko lehen partida, titulartasunarena, Irangoak irabazi duela ematen du. Hala, Villarrealen aurka jokalari hauek lehiatuko dira: Ricardo; Azpilikueta, Roversio, Miguel Flaño, Monreal; Nekounam, Puñal; Juanfran, Masoud bera, eta Plasil. Eta guztien aurretik, Santi Ezquerro.

Debuta

Jokatzeko sekulako gogoak dituela onartu zuen atzo berak, Santi Ezquerrok. Iragan gorritxoa izan arren, biharkoa «Osasunarekin lehen mailan niretzat debuta izango da».

Gainera, Ezquerrok azken hiru urteotan Bartzelonan izan duen esperientzia ez da bereziki ona izan eta futbolaz berriro disfrutatzeko asmoarekin etorri da Iruñera. «Hori da gustatzen zaidana, futbolean jokatzen ondo pasatzea, gehien gustatzen zaidana, jokatzea, egitea», onartu zuen. Bere helburua, hala ere, nolabait atzera daiteke, oraindik ez omen duelako erritmo eta sasoi puntu egokia, «baina den-dena emateko desiratzen nago», azpimarratu zuen aurrelariak.

Eta bere laguntzarekin, Osasunak iazkoa baino denboraldi lasaiagoa izatea espero du. Baita jarraitzaileen laguntzarekin ere. «Ziur nago zaleen erantzuna ezin hobea izango dela. Iaz horrenbeste sufritu ondoren, zaletuak ere gogoz daude, gu bezala; denboraldi berriarekin disfrutatzea nahi dugu».

Lehen aukera bihar bertan izango dute, aukerarik eskuragarriena ez badirudi ere. «Villarreal oso arerio zaila da», Ezquerroren iritziz. «Hutsuneekin dator, baina azken urteotako lorpenek, hamaikakoak baino, oso talde on eta handia duela erakusten dute. Hala ere, gure asmoa ondo hastea da, hasieratik puntuak lortzeko eta iazkorik berriz ez gertatzeko», adierazi zuen aurrelari errioxarrak.

El último entrenamiento, a puerta cerrada

Osasuna ultimará hoy los detalles del choque frente al Villarreal. Lo hará en el Sadar y a puerta cerrada. Tras la sesión llegará la primera convocatoria del año, para la que Ziganda cuenta con todos sus jugadores salvo el lesionado Tiago Gomes.

Ni la Champions League, ni el «caso Cazorla»

En el Villarreal quieren centrarse cuanto antes en el choque del Sadar. «Hay que olvidar otros temas porque si no nos enchufamos, es un campo muy complicado en el que la gente aprieta mucho», advirtió Marcos Senna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo