GARA > Idatzia > Kirolak > Eibar

Castelló bisitatuko dute

Garaipena bolada bilakatzeko itxaropena dute armaginek

Talde osoa aldatuko duen arren, sekulako garrantzia ematen dio Pousok Kopari

p036_f01_555x555.jpg

 

Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR

Aurkari berria, txapelketa desberdina eta goitik behera aldatutako taldea. Ez dago igandeko partidarekiko antzekotasun handirik, baina Eibarrek halako bat, garrantzitsuena, lortzea espero du. Emaitza, noski, Elcheko garaipena bolada bilakatuz.

Argi utzi nahi izan zuen atzo Carlos Pousok, gainera, Liga izan arren txapelketarik esanguratsuena, Kopa ere gustukoa duela. Horregatik Castellón jokatuko duen taldea ez dela «Eibar B» azpimarratu zuen, «Eibar da». Gaineratu zuenez, «hamar bat aldaketa egin ditugu hamaikakoan, baina Elchera joan ginen bezala goaz oraingoan ere, ondo jokatzeko eta garaipena lortzeko asmoarekin. Agian, 4-0 galduko dugu, baina ez da izango bigarren mailako talde bat atera dugulako jokatzera».

Hamaikakoaren gainetik «taldeak izango duen garrantzia» nabarmendu zuen entrenatzaile bizkaitarrak. «Jokatu nahi dugun eran, ezinezkoa izango litzateke 42 jardunaldi irautea jokalari gutxirekin. Denak dira garrantzitsuak niretzat».

Pousoren hitzei jarraituz, Raul Garcia izango da, antza denez, hamaikakoan berriro agertuko den gizon bakarra, Ivan Romerok taldekideek baino erritmo gutxiago izanik, gainontzean ez baitago jokalaririk ezker hegalean aritzeko.

Debut gehiago

Hortik aurrera, aurpegi berriz osaturik egongo da taldea. Berri-berriak, igandean gertatu zen bezala, zelaian debuta egingo baitu hainbatek, besteak beste, Pampin, Añibarro, Carlos Ruben edota Sutilek; Ivan Romero eta Tiko jokatzeko aukeraren zain egongo dira aulkian -hauetako bat deialditik kanpo geratuko da-; eta German Beltranek eta Tokerok, azkenik, Elchen lehiatutako minutuei jarraipena emango diete, oraingoan hasierako hamaikakoan arituz.

Antzeko iraultza egongo da Castellón hamaikakoan, Huescan berdinketa eragin zuten jokalari askori deskantsua ematea erabaki baitu Abel Resinok. «Aurkari zaila» izango da talde zuri-beltza, hain zuzen ere, Pousoren ustetan, «iaz hain ondo aritu zen taldearen azpiegiturari eutsi baitio, fitxaketa onak gehituz».

 
CASTELLó-EIBAR
Ilusionado por volver a sentirse futbolista

La sala de prensa de Ipurua acogió una inusitada expectación, pese a que el protagonista de tanta atención mediática destacó, precisamente, el carácter familiar del Eibar como uno de sus puntos fuertes.

Tiko llegó el fin de semana a Ipurua, pero fue ayer cuando dio inicio público a una etapa que afronta «con mucha ilusión. Después de dos malas temporadas, la primera con la lesión y la pasada porque no tuve muchas opciones, tengo ganas de volver a demostrar y a sentirme futbolista», confesó el jugador, cedido por el Athletic hasta el próximo 30 de junio.

Y aunque tiene opciones de volver antes, si el club rojiblanco así lo reclama, no quiere «pensar en eso ahora. Estoy muy ilusionado por jugar en el Eibar y estoy concentrado en dar el cien por cien aquí», aseguró el navarro, quien explicó que, aunque no el único interesado, el club armero sí fue «el que más interés mostró por mí y vino con las ideas muy claras», con lo que ni hubo mucho que discutir.

Tiko, por último, se mostró encantado «con el ambiente que hay aquí. Todo es muy cercano, todos los estamentos están cerca, y eso se tiene que notar en el campo».

A.U.L.

ELCHE-ALAVÉS
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo