GARA > Idatzia > > Mundua

Zipre batzeko elkarrizketak hasiko dituzte gaur Christofiasek eta Talatek

Gatazka luzea da Ziprekoa. Jada 34 urte darama bitan banatuta, Zipre greziarra alde batean, eta Zipre turkiarra bestean. Orain, biak batzeko aukera zabaldu da. Demetris Christofias presidente greziar-zipretarra eta Mehmet Ali Talat buruzagi turkiar-zipretarra gaur Nicosian elkartuko dira negoziazioari hasiera ofiziala emateko asmoz. Horren aurrean, adituak baikor dira. Haien hitzetan, gatazkari behingoz konponbidea emateko «aukerarik onena» da.

GARA |

Zipre batzeko elkarrizketa prozesua hasiko dute gaur Demetris Christofias presidente greziar-zipretarrak eta Mehmet Ali Talat turkiar-zipretarrak. Adituen arabera, azken belaunaldiek gatazka konpontzeko ikusi duten «aukerarik onena» da honakoa. Bitartekari lanak egiten dituen NBEak, aldiz, ez du horren argi eta nahiago du itxaropenak alperrik ez egitea.

«Akordio bat lortzeko benetako konpromisoa hartu dute biek. Hori da, hain zuzen, orain arte faltan genuena», adierazi du prozesua gertutik ezagutzen duen iturri batek.

Bidea, ordea, ez da erraza izango. Irla bitan banatuta dago 1974az geroztik. Urte horretan, uztailaren 15ean, Zipreko Guardia Nazionalak, Greziarekin batzearen aldekoak, estatu-kolpea eman zuen Makarios presidentea botatzeko. Bost egun geroago, Turkiako soldaduak Kyrenian, iparraldean, sartu ziren gutxiengo turkiar-zipretarrak babesteko aitzakian.

Rauf Denktash buruzagi turkiar-zipretarrak eta Makariosek berak bi komunitatez osatutako Estatu federala sortzea adostu zuten 1977ko urtarrilean. Baina Makarios abuztuaren 3an hiltzean negoziazioak eten ziren. Gero, 1983an, Iparraldeko Zipreko Errepublika Turkiarra (RTCN) izendatu zuten. Ankarak soilik eman zion aitorpen ofiziala.

Bi eremutan eta bi komunitatetan banatutako federazio bakarrean batzearen alde dauden arren, ez dira ados jartzen hori nola egin erabakitzeko.

Christofias otsailean izendatu zuten presidente. Bere aurrekari Tassos Papadopoulosen jarrera gaitzetsi zuen, bidea eragozteagatik -2004ko apirilean irla batzeko egin zuten galdeketarako kontrako botoa eskatu zuen-.

Irailetik hona, zailtasunak gainditzeko eta elkarrizketari ofizialki berrekiteko harremanetan egon dira bi agintariak.

Prozesu luze baten ostean, Christofiasek eta Talatek gaur elkar ikusiko dute Nazio Batuen begiradapean dagoen Nikosiako eremu babestuan. NBEk Ziprera bidali duen misio buru Taye-Brook Zerihoun-en etxean bilduko dira 10.00etatik aurrera.

«Akordioa sinatzeko buruzagi egokiak dira. Turkiako Gobernua ere negoziazioaren alde dago», adierazi zuen Hugh Popek, Nazioarteko Krisi Taldeko (ICG) analistak. Datorren astean, airean dauden gaiak aztertuko dituzte. Zerrenda luze horretan denetarik dago, hala nola etorkizuneko gobernua nolakoa izango den eta nola erantzun ondasunak galdu dituzten 250.000 lagunei. Desadostasunik handiena sortzen duen alderdia Estatu federal bakoitzak izango duen estatus mota da. Turkiar-zipretarrek bi estatu burujaberen sorrera nahi dute. Greziar-zipretarrek, ordea, ez diete subiranotasuna eman nahi.

Turkiak ere zerikusia du gatazka horretan. RTCN onartu duen Estatu bakarra den arren, Europar Batasuneko kide izan nahi du, eta kontuan hartu behar da Bruselan greziar-zipretarrek ordezkatzen dutela Zipre.

Gatazka konponduko ez balitz, zail ikusten dute adituek Ziprek Turkiaren sarrerari babesa ematea.

Entre el escepticismo y la esperanza por lograr una solución

La larga división de la isla ha dejado profundas heridas en sus habitantes, por lo que ven la reunificación como un milagro. «No estoy segura de que quiera vivir con ellos otra vez», manifestó la grecochipriota Stella Stavrides, de 44 años. «Me gustaría una solución, pero sería muy difícil. No estoy segura de que pueda confiar en los turcos», añadió.

La reapertura en abril de la calle Ledra de Nicosia, símbolo de la división, fue interpretada como un avance. Casi cinco meses después, está repleta de griegos y turcochipriotas que acuden a hacer sus compras, aunque sin signos de entusiasmo.

Pese a ello, el ex ministro de Exteriores australiano Alexander Downer, nombrado en julio enviado de la ONU para Chipre, se mostró optimista a su llegada a la isla. Hoy asistirá al encuentro entre Dimitris Christofias, dirigente del partido comunista Akel y presidente de la República de Chipre, y Mehmet Ali Talat, jefe de la autoproclamada República Turca del Norte de Chipre. «Siento un cierto grado de optimismo porque sé que los dos dirigentes están comprometidos en un proceso de negociación exitoso», manifestó.

Recientemente, Talat mostró su esperanza de que antes de fin de año habrá un acuerdo para la reunificación de Chipre. Christofias, en cambio, ha optado por la prudencia, prefiriendo no hablar de fechas.

La reunión de hoy viene precedida de varias discusiones preparatorias, iniciadas en marzo. Desde entonces, ha habido diversas demostraciones de confianza mutua como la apertura de la calle Ledra, que dividía el centro histórico de Nicosia. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo