GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Lontzi Amados Borthayre 2008/9/24

Non hasten da demokrazia?

le journal

Joan den asteko istorio bat da. Estatu bateko Gorte Gorenak diputatu baten soldata eta lotuta zitzazkion pentsio eskubide osoak hala nola dieta guztiak kendu dizkiote. Zergatik...? Beste parlamentari batek, eskuinekoa alegia, elegite bat jarri zuelako epaitegi gorenean terrorista bat zelakoan.

Guztiok pentsa genezake estatu demokratetan bizi garela eta besteak, gure lagun okzidentalistek ere bai, halaber sinestekotan daude. Baina zein estatu demokratikotan ilegalizatzen dira ideiak eta urratzen dira langileen eskubideak (...).

Ba, lehena, begi bistakoa da gurea izan litzatekeela eta bigarrena ere bai... baina honakoan bigarrena ez zaio baldintzarik gabeko Euskal Herriari aplikatzen oraingoz (diotenez gure politikariek, ezker abertzalekoak soladatak eta era indibidualean jarraitzen ahalko dute beren lana)...

Israeleko Gorte Gorenak Azmi Bishara-ri (Balad alderdiko kide -Nazio Elkartasun Demokratikoa-) bere soldata eta penstio eskubide guztiak kendu dizkio. Aktibista palestinar zein intelektual arabe ospetsua izan arren ezin izan diote horregatik epaitu. Ez, zeren eta Israel Estatu Judutarra den ezkeroz, estatu anti-demokratikoa delako.

Nahiz eta luzaz hori izan den bere aurkako eraso eta mehatxu gehienen zergatia. Likoud-eko buruzagia den Danny Danon-ek elegitea jarri zuen epaitegien aurrean, 2006-ko Libanoko gerraren ostean Sheik Hassan Nasrallah-rekin biltzeagatik. (...)

Arnaldo Otegirekin bildu diren guztieri soldata eta doazkien pentsio eta dieta eskubide guztiak kendu beharko liratezke logika berdina segitzen bagenu. Hau da, baskongadetako parlamentuan berekin elekatutako guztiak... eta baita Manariako bileratan, zein ez dakidan Elgoibarko baserri horretan bildutakoak ere...

Finean, Jamal Zahalkak zioen bezala israeldar Knesset-an, «judutar hiritartasuna duenarentzat Israel demokrazia da eta arabiar hiritartasun duenarentzat Estatu soil bat da» (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo