GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Ur Apalategi Idirin

Obamakoak

ARGIA

Harrigarria da zer aurrerakoiak garen besteen lekuan jartzen garenean. Kennedyz geroztik ez omen du halako entusiasmorik piztu amerikar politikari batek Europan. (...) Ez da oso irizpide zientifikoa baina nire intuizioan bermatu nahi dut pentsatzeko halako Obamania susmagarria dela, bereziki europarron artean.

(...) Iparramerikar guztiek lortuko al dute Obamaren taldekide sentitzea? Ez da erraza Obama gailentzea. Polita litzateke. Estetikoa. Eta baldin bada herririk halako zerbait egin dezakeena hori Amerikako Estatu Batuak (AEB) dira. Inmigrazioa delako beraien jatorri eta mito fundatzailea (biztanle aborigenen exterminazioarekin batera, baina hori ez da, noski, mitoan integratu). 24 hours telesail ezagunak Obamari eman dion laguntza erretrospektiboa ere ez da makala. Urteak joan, urteak etorri, telesail ikusienean presidente beltz bat ikusi dute iparramerikarrek, bihotz onekoa, Ipar Amerikarekiko leiala, irmoa. Lotura soziala hain lausoa, lighta, postmodernoa, den herrialde horretan, nortasun nazionala deritzoguna Europa zaharrean baino askoz gehiago oinarritzen da fikzio zinematografiko nahiz telebistakoan. Hollywood da kontakizun nazional handiaren autorea. (...)

Azkenaldion eztabaidatzen hasi den gaia da euskal idazleon erantzukizuna Euskal Herriaz ematen dugun irudia dela eta. Egia da, oro har, negatibotasuna dela nagusi hemengo idazleen artean (ni barne) -goi literaturaren estandarrek hala eskatzen dutelako XIX. mendearen erdialdeaz geroztik Europan. Eta ez naiz inplizituki esaten ari (...) ausartuko naiz esatera behar bada goi-kulturatik kanpo -literatura komertzialean (halakorik existitzea posible bada hemen), telebistan, zineman- posible dela gustukoak ditugun ereduak, ez bakarrik maila politikoan, baizik eta maila guztietan, erakargarri egitea, iparramerikarrek hain ongi lortzen duten bezala.

Beltz bat etxe zurian sarrarazteko gai badira Hollywoodeko spin doctor-ak, zergatik ez dugu lortuko guk ere, Juanjo, Katixa, nahi dugun oro fikzioaren laguntzaz?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo