GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

San Mateo feriako final nagusiaren atarian

Bi bikote eta desio bat: Adarraga konkistatzea

Titín III.ak eta Abel Barriolak dirua alde badute ere, lan bikaina egin beharko dute Aimar Olaizolaren eta Patxi Ruizen aurka garaipena lortzeko.

p048_01_95581.jpg

Koldo AKORDARREMENTERIA | GASTEIZ

Dena prest dago San Mateo feriaren finala jokatzeko (18.15, ETB1). Lehia estua espero zen bikote guztien artean, baina faborito nagusiek ez diote utzi ihes egiten beste txapel bat lortzeko aukerari. Aspe eta Asegarce pozik egoteko moduan daude; izan ere, biek ere bikote gogorra sartu baitute finalean.

Partidako lau protagonistak aski ezagunak dira Adarragan eta ohituta daude San Mateoko finalak jokatzera; eta baita irabaztera ere. Izan ere finaleko jokalari guztiek dute San Mateoetan lorturiko txapelen bat. Aimar Olaizolak txapel bakarra du, eta beste hirurek bina txapel dituzte.

Ezin daiteke esan, kalitate aldetik, sekula izan den San Mateo txapelketarik onena izan denik. Telebistaz, zein bertatik bertara jarraitu duten ikusleek joko bikaina ikusteko aukera gutxi izan dute, eta tamalez, norgehiagoketan pilotarien hutsek behar zutena baino garrantzia handiagoa izan dute.

Baina finaletan dena hankaz gora jar daiteke; pilotarien motibazioa ez da berbera eta irabazteko gogoak sekula baino handiagoak izaten dira. Gainera azken urteetako finaletako emaitzek baikor egotera bultzatzen du ikuslea; 22-17, 22-18, 22-18, 22-13, 22-14 eta 22-11. Pasa den urtekoa salbu, final gogor eta borrokatuak izan dira besteak.

Aurrekari interesgarriak

2002an eta 2003an gaur lehian arituko diren bikoteek irabazi zuten finala. 2002an Aimar Olaziolak eta Patxi Ruizek irabazi bazuten, 2003an Titín III.a eta Barriola geratu ziren San Matetoetako txapelarekin. Hurrengo urtean, aldiz, Xalak eta Fernando Goñik irabazi zuten.

2005ean Titinek berriro ere horzkada eman eta etxera eraman zuen txapela afizioaren aurrean, Goñi III-rekin. Eta azken bi urteetan gaurko finalean egongo ez den pilotari bat izan zen protagonista: Bengoetxea VI. 2006an Patxi Ruiz izan zuen lagun, eta 2007an Abel Barriolarekin lortu zuen garaipena.

Faboritoak, baina tentuz

Finalean, faboritoez hitz egitea arriskutsua da, baina oraingoan salbuespena egin eta izen bat nabarmendu beharra dago; Abel Barriola. Leitzarraren txapelketa zoragarria izan da. 3 partidatan 3 huts bakarrik egin ditu Aspeko atzelariak. Hori gutxi balitz, etxean beste txapel bat lortzeko gogo biziz dagoen bikotea dauka aurreko koadroetan.

Baina kontuz. Aurrean dagoen bikotea ere guztietatik orekatuenetakoa da. Aimar eta Patxi Ruiz; bi jotzaile handi; atzean zirkuitu osoko jokalaririk ikusgarrienetarikoa, eta aurrean, deskribatu beharrik ez daukan pilotaria. Irabaz dezala onenak, edo behintzat ikusleak gehien gozarazten dituenak.

Asegarce se lleva 1.200 botellas del vino en el desafío que disputó frente a Aspe

Oinatz Bengoetxea y Rubén Beloki se impusieron ayer a Juan Martínez de Irujo y Óscar Lasa por un apretado 22-20 en «el desafío del vino». El partido duró 80 minutos, y en él se dieron 709 pelotazos a buena. La igualdad, y con ello la emoción, fueron constantes, pero al final el resultado cayó del lado de la pareja de Asegarce.

La de ayer era la cuarta edición de este especial desafío en el que las bodegas Marco Real ponen a disposición del ganador 1.200 botellas de vino. Asegarce se resarce así de su mala racha en este desafío. Y es que todas las ediciones disputadas años atrás fueron para la empresa eibartarra.K.AKORDARREMENTERIA

frontoi berria

Bestalde, gaur inauguratuko da Legorretako frontoi berria. Eraberritze lanen kostua 15,5 milioikoa izan da, eta, besteak beste, martxan jarri berri den pilota-eskolak erabiliko du instalazio berritua. Bihar bertaratzen diren guztiek txorizoa eta sagardoa dastatzeko aukera ere izango dute.

egitaraua

Frontoiaren inaugurazio ofiziala 12.00etan izango da eta ikusleek bi partida izango dituzte aukeran. Hasteko, Frontis enpresako Antxia eta Garmendia, Nagore eta Altunaren aurka arituko dira norgehiagokan. Ondoren pilota-eskolako haurrek erakustaldia egingo dute, eta bukatzeko, Aspe enpresak partidu erakargarria antolatu du: Gonzalez-Pascual, Irujo-Laskurainen aurka.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo