GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Ixiar eta Ainhoa Bakero Eskudero Asteasu

Gu ere Euskal Herriko Selekzioaren alde

Euskadiko Selekzioaren jokalari ohiak garenez, guk, Ixiar eta Ainhoa Bakerok, Euskal Herriko jokalariak plataformak aurkeztu duen idatziarekin bat gatozela adierazi nahi dugu eta beraiek aldarrikatzen duten bezala, gure selekzioak Euskal Herriko Selekzioa izenarekin jokatu behar duela uste dugu. Guk ez dakigu plataforma honek zein bide, edo nola egin duen sinadurak biltzeko garaian, baino gu bezala, prentsatik enteratuko ziren jokalari zein jokalari ohi (emakumezkoetaz ari gara) asko egongo direla uste dugu, idatzi horren alde sinatzeko aukerarik izan gabe. Gu ere Euskal Herriko Selekzioaren alde.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo