GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Idi-probak Bizkaiko finala

Bilbaoren uztarriak ezustea eman eta herrialdeko txapela eskuratu du

p036_f02-1.jpg

J.L. | LEKUA

Bilbaoren uztarriak ezustea eman zuen larunbatean Gatikan, eta Bizkaiko Txapelketa bereganatu zuen. Bertan, herrialdeko hainbat probalekutan aritutako sei uztarririk onenak lehiatu ziren. Jendeak ere erantzun bikaina eman zuen bai arratsaldean bai gauean.

Bilbaoren idiek Lopene, aurretik, eta Iketza, atzetik, izan zituzten itzain, eta 46 untze 1/4 eta 4,7 metro egin zituzten. Bigarren Iketzarenak sailkatu ziren, eta hauek 44 untze, 3/4 eta 6,60 metro egin zituzten. Hirugarren postua, Landazabalen idiek eskuratu zuten, 44 untze eta 6,60 metro eginda. Laugarren, Txertudirenak sailkatu ziren, 35 untze eta 5,40 metro eginda. Bosgarren Nardisenak sailkatu ziren 35 untze eta 2,93 metrorekin, eta azkenik, Perdernalesenak, 28 untze pasarekin.

Lasto-jaurtiketa

Tubik eskuratu zuen herenegun arratsaldean Euskal Herriko lasto-jaurtiketako txapela. Bizkaitarrak 6 metro eta 50 zentimetroko altuera gainditu zuen.

Bigarren postuan Joxe Lapazaran bizkaitarra sailkatu zen, 6 metro eta 30 zentimetrorekin. Bi horiek bakarrik lortu zuten 6 metroko altuera gainditzea. Hirugarren, Andde Arbenoitz izan zen, 5 metro eta 70 zentimetroko jaurtiketa eginda. Laugarren, Lopez sailkatu zen, eta arabarrak 5 metro eta 30 zentimetro bota zituen. Guztira hamaika partaide lehiatu ziren. Lehiakideek 12 kiloko lasto-fardoa bota behar zuten, eta hiru aukera ditu horretarako. Atletismoko altuera edo pertika-jauziaren tankerakoa izan ohi da proba hau.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo