Nazioarteko Trikiti Jaialdiaren zazpigarren edizioak dantza izango du ardatz
Larunbat honetan Donostian ospatuko den aurtengo Nazioarteko Trikiti Jaialdiak bi erronka nagusi izango ditu: nazioarteko izaerari eustea eta trikitiarekin lotura estua duten dantza ezberdinak erakustea
Ane ARRUTI | DONOSTIA
Dantza izango da, trikitiarekin batera, larunbat honetan egingo den Nazioarteko Trikiti Jaialdiko protagonista. Donostiako Victoria Eugenia Antzokian ospatuko da, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, eta guztira sei taldek hartuko dute parte: Iparraldeko Zpeiz Mukaki, Igorreko Arantzarte dantza taldea, Gipuzkoako Sasi Dantza, Irlandako Spraoi, Italiako Menta Fresca Danza eta Galiziatik etorritako Pandeiro Furado taldeak.
«Trikitixaren eta dantzaren arteko uztarketa erabatekoa izan da beti», esan zuen Agurtzane Aizpuruk, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko (EHTE) kideak, «baina helburua ez da eskola edo akademietako dantza erakustea, oraindik bizirik dirauten plazetako erromerietan ikusten den dantza estiloa baizik». Horixe da Sasi Dantza taldeak eskainiko duena. Alkorta neba-arrebek, hainbat erromerietan dantzaren plazer soilaz dabilen seikote bat osatu dute jaialdirako. Euren ikuskizunean, garai batean mandio eta ganbaretan ezkutuan egiten ziren erromerietan garatutako dantza ikusiko ahal izango dugu. Lurdes Alkorta soinu-jotzaileak azaldu zuenez, «erritmoa biziagoa da. Partitura eta dantza eskoletan lantzen ez diren bertsio berriak dira». Igorreko Arantzarte dantza taldeak, Arratia inguruko musikez eta dantzez osatutako errepertorioa eskainiko du. Iparraldetik, berriz, 15 lagunez osatutako Zpeiz Mukaki taldeak dantza tradizionalak txaranga rockero batekin uztartuko dituzte.
Jaialdiaren beste helburuetako bat nazioarteko izaerari eustea da. Horregatik kanpotik iritsitako beste hiru taldek ere hartuko dute parte. Irlandako Spraoi taldeak, bertako musika pieza eta dantza tradizionalak ezagutaraziko ditu. Italia hegoaldetik Menta Fresca taldea iritsiko da. Greziar zibilizazioak Campania eta Puglia eskualdeetan izandako eragina da beren dantzen ezaugarri nagusienetako bat. Eta, azkenik, Galiziako Pandeiro Furado laukoteak muñeirak eta jotak dantzatuko ditu, kantua, panderoa, perkusioa eta gaita lagun dituztela. Sarreren prezioa 15 eurokoa izango da.
Lugar: Euskalduna Jauregia, Bilbo.
Fecha: 15/11/2008.
Obra: «Futuros difuntos».
Intérpretes: Gaspar Campuzano, Francisco Sánchez,
Enrique Bustos.
Dirección: Paco de La Zaranda.
Lugar: Théâtre Sorano, Toulouse.
Fecha: 12/11/2008.