GARA > Idatzia > > Kultura

Kimuak-eko lau lan saritu dituzte Alcala de Henareseko jaialdian

GARA | GASTEIZ

Aurtengo Kimuak programako film laburren lehen sariak banatu dituzte Alcala de Henaresko (Madril) Zinema Jaialdian. Hitzordu honek euskal film laburren kalitateari oniritzia eman dio, eta sari bana eman die jaialdi horretarako hautatu zituzten lau lanei. Kimuak egitasmoko arduradunek jakinarazi dutenez, sari garrantzitsuena, alegia, Ciudad de Alcala saria David Gonzalezen «El tiempo prestado» filmak irabazi du. Bestalde, Xabier Erkiziaren «Berbaoc» lanak soinu onenaren saria jaso du eta Raul Lopezen «On the Line» filmak muntaia onenari dagokiona. Azkenik, «Yo solo miro» film laburreko protagonista, Susi Sanchez, emakumezko aktore onena hautatu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo