Baionako ospitaleko larraialdi zerbitzu berria
GARA |
Hiru urtez luzatu diren lanen ondoren gaur gauean irekiko da Baionako ospitaleko larrialdietako zerbitzu berria. Goizeko bostetan izanen da. Larrialdietako zerbitzu elkartu hauek 3.700 metro karratuko espazioa okupatuko dute, lehengoekin konparatuta 2.000 metroko azalera gehiago.
«Dena aldatuko da» adierazi zuen zentruko zuzendarik Angel Piquemalek. Aldaketa nabaria izanen da, hasteko sarrera tokiz aldatuko da, sarrera nagusian kokatuz. Gainera teknologikoki ere berrikuntza handiak izanen dira Baionako ospitalean.
Baina lanak oraindik ez dira bukatu, lehen fasea Gabonak baino lehen bukatzea espero dute. Orotara 180 milioi euroko aurrekontua izanen dute lanek, bukatzear dagoen lehen parte honek 80 milioi behar izan ditu.