Hutsuneak defentsan
Amorebieta Deportivoren aurka jokatzeko prest egon liteke
Atzelariak azken bi asteetan ezin izan du jokatu, Vila-realen aurkako norgehiagokan egindako zuntz hausturaren ondorioz.
GARA | BILBO
Bolada aldaketa ala kasualitate hutsa, baina Osasunari irabazita aspaldian bila zebilen hiru puntuak lortu ondoren, Athleticek beste albiste on bat jaso du lanera itzuli bezain laster. Itxura denez, Fernando Amorebieta osatu da dagoeneko, atzoko lan-saioan normaltasunez parte hartu baitzuen.
Atzelari bizkaitarrak duela hogei egun Vila-realen aurka jokatutako norgehiagokan zuntz haustura egin zuen ezker hankako aduktorean. Harrezkero, hiru partida galdu ditu Amorebietak -Mallorca eta Osasunaren aurkakoak Ligan eta Recreativoren aurkako itzulia Kopan- eta Joaquin Caparrosi hainbat buruhauste sortu dizkio, entrenatzailearen konfiantzazko gizona delako, alde batetik, eta, bestetik, bere postua bete dezaketen gainontzeko jokalariek ere arazoak izan dituztelako.
Derbian, esaterako, Aitor Ociok jokatuko zuen ala ez ez zen azken unera arte jakin. Ustaritzen kasua larriagoa izan da, Osasunaren aurkako partida horretan bertan Amorebietaren zorigaiztoko lekukoa hartu eta zuntz haustura egin baitzuenkuin hankako aduktorean. Xabi Etxeitak, berriz, lehen taldearekin estreinatzeko aukera izan du azken egunotan, Huelvako norgehiagokaren azken minutuak jokatu zituen, eta ondoren Ustaritz ordezkatu zuen igandeko derbian.
Zornotzarra, seguru asko, Coruñan izango da, baina ustekaberik ez badago Caparrosek «bere» gustuko defentsa jartzeko aukera izango du Deportivoren aurka, hau da, Ociok eta Amorebietak osatutakoa.
Helburua
Atzelari gasteiztarrak atzo adierazi zuenez, zuri-gorriak itxaropentsu arituko dira Riazorren, igandeko garaipenarekin zortzi asteko bolada txarra amaitu ondoren. Derbia, izan ere, bolada berri baten hasiera izatea espero du Aitor Ociok, hurrengo asteak oso garrantzitsuak izan daitezkeela uste baitu. «Gabonetako geldialdira -bost jardunaldi falta dira- egoera hobean ailegatzea da gure helburua, sailkapenaren erdian dauden taldeen multzoan», esan zuen arabarrak.
Argi dauka Ociok «partida bat irabazteagatik ez dela gure egoera aldatu, baina bolada txarra atzean uztea lortu dugu behintzat -azpimarratu zuen-. Garaipenak eta atea hutsean utzi izanak ere morala eman digu».
Athleticek asteko lehen lan saioa egin zuen atzo Lezaman. Hainbat jokalari ez ziren izan; Ustaritz eta Koikili min hartuta daude eta Javi Martinez, Balenziaga eta Llorente, berriz, Estatu espainoleko selekzio ezberdinekin daude.
Dani Aranzubia no pudo resistirse al tópico y reconoció que el del domingo será un partido «muy especial» para él. «He estado en el Athletic desde los 14 años y ésta es la primera vez que me enfrento a ellos -explicó-, así que forzosamente será especial».
El guardameta, por otra parte, no quiso crear ningún tipo de polémica respecto a su salida del club bilbaino. «En la vida cumples etapas. Estoy muy contento y orgulloso por todos los años que he pasado allí, pero ahora empieza otra y también estoy contento», aseguró Aranzubia, pese a reconocer que su ilusión habría sido colgar las botas en Bilbo. El riojano también aseguró no guardar «ningún rencor» hacia Joaquín Caparrós.GARA