GARA > Idatzia > > Mundua

Irakek, Turkiak eta AEBek PKKren aurkako batzordea osatu dute

PKKren aurka indarrak batuko dituzte Irakek, Turkiak eta AEBek. Turkiak maiz bonbardatu du Irakeko Estatuaren barnean kokatzen den Hego Kurdistan, matxino kurduen aurka egiteko. Komunikabide turkiarrek nabarmendu dutenez, Barack Obama AEBetako presidente izendatu izana ezinbestekoa izan da akordioa adosteko. Afera gatazkatsua zen Ankara eta Bagdaden artean.
p020_f01_148x116.jpg

GARA |

Irakek eta Turkiak, AEBen sostenguarekin, aurrerapausoa eman zuten atzo PKK matxino kurduen aurka aritzeko elkarlanean, koordinaziorako batzorde bat osatuz.

Horretarako, hiru estatuetako goi mailako ordezkariak bilera egin zuten atzo, Bagdadeko Eremu Berdean. Turkiako Barne ministro Besir Atalay, Irakeko lehen ministro Nuri al-Maliki eta AEBek Bagdaden duten enbaxadore Ryan Crocker izan ziren bilera horretan.

Bagdadeko Gobernuaren eledun Ali al-Dabbagh-ek azaldu zuenez, «Irakeko Gobernuak, Turkiako Gobernuak eta AEBek batzorde bat osatzea erabaki dute Irak eta Turkiaren segurtasun eta egonkortasunaren aurka aritzen den PKKren mehatxuaren aurrean lan egiteko».

«Batzorde honek PKK Irakeko lurraldean edo Turkia eta Iraken arteko mugan ez aritzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu», gaineratu zuen al-Dabbaghek.

Irakiarren partetik, batzorde hau Segurtasun Nazionalerako ministro Shirwan al-Waili-ren ardurapean izango da. Hego Kurdistango Gobernu autonomoko Barne ministro Karim Sinjarik ere batzordean parte hartuko du.

PKK-k Hego Kurdistaneko baseak ekintzak prestatzeko erabiltzen dituela behin baino gehiagotan salatu du Ankarak. Gainera, Bagdadi leporatu dio jarduera horren aurka ez egitea.

Hego Kurdistango Gobernu autonomikoari antzeko salaketak egin dizkio Turkiak. Hauek, ordea, PKK soilik euren kontroletik at dauden gune menditsu eta malkartsuetan aritzen dela erantzun izan dute. Ankarak operazio militar ugari burutu ditu Irakeko Estatuaren barnean kokatzen den Hego Kurdistanen, PKKren baseen aurka egiteko asmoarekin.

Hego Kurdistango Gobernu autonomikoak PKKren eskuetan dauden mendietara doazen bideak kontrolatu egiten ditu, baina inguru horretan kontrabandorako erabiltzen diren bidexka ugari dago, eta horrek alde batetik bestera joateko aukera ematen die matxinoei.

Atzo, berriz, Turkiako Armadako soldadu bat hil zen Ipar Kurdistango Agri probintzian PKKren aurkako liskar batean, Anadolu Ajansi agentziak adierazi zuenez, probintzia horretako gobernadore Mehmet Cetinen hitzak aipatuz. Beste bost soldadu zauritu ziren borroka berean.

Azaroaren hasieran, Turkiako Parlamentuak Hego Kurdistanen PKKren aurka aritzeko baimena onartu zion Armadari. Mota honetako lehen erasoa 2007ko urrian izan zen.

Obamaren eragina

Turkiako komunikabideek batzorde hau eratu ahal izateko AEBetako presidente berria Barack Obama izateak duen garrantzia nabarmendu zuten atzo. 2006 urtetik hona saiatu da Ankara mota honetako akordio bat sinatzen, baina orain arte ezinezkoa izan da. Astelehenean Obamak Turkiako lehen ministro Abdullah Gülekin telefonoz hitz egin zuela gaineratzen zuten komunikabideok.

«PKKren terrorismoari aurre egiteko Turkiak autodefentsarako duen eskubidea erabiltzea zilegi» dela esan omen zion Obamak Güli komunikabide hauen arabera.

NTV telebistak dioenez, gainera, urtarrilaren 1ean Washingtonek Irakeko aire eremuaren kontrola Bagdaden eskuetan uzteak ere eragin positiboa izan du akordioa adostu ahal izateko.

Urriaren hasieran, AEBek Iraken duten tropen buru Raymond Odierno jenerala Turkian izan zen bertako agintari militarrekin PKKren aurka egiteko moduaren gainean eztabaidatzeko. «Talde terrorista da PKK eta krimen higuingarriak egin ditu herri turkiarraren aurka», bota zuen orduan Odierno jeneralak.

EEUU da el visto bueno al Ejército iraquí para controlar el país

«Las fuerzas del orden iraquíes estarían preparadas hoy mismo si hiciera falta que controlasen ellas solas el norte del país», último bastión de la insurrección antiestadounidense y de Al-Qaeda, aseguró el general Tony Thomas.

En una entrevista concedida a France Presse en la base de Marez, en la periferia de Mosul, el general Thomas, que manda el contingente estadounidense del norte de Irak, declaró que «en la provincia de Nínive hay 60.000 hombres, entre Ejército y Policía iraquíes. Si deberíamos marcharnos mañana, no hay ninguna duda de que Al-Qaeda se vería obligada a dar la vuelta y a huir, tal y como sucedió en 2004 y 2005».

El general Thomas manda sobre los 25.000 soldados estadounidenses desplegados en la provincia de Nínive, cuya capital es Mosul, y en la vecina de Diyala, consideradas como las más peligrosas de Irak y donde la insurrección es más fuerte.

«Trabajamos cada día para que mejoren, pero tengo total confianza en que ya son lo bastante fuertes y profesionales para ser capaces de tomar la provincia de Nínive y mantenerla en un Irak soberano».

«La mayoría de las operaciones están dirigidas por iraquíes. Establecen los planes, nosotros les ayudamos con hombres, consejeros o apoyo aéreo, pero se sorprendería al ver hasta qué punto han llegado a ser autónomos», añadió el general Thomas.

«Supervisamos las cosas, pero funcionan sin nosotros», destacó, subrayando que el mayor avance se dio a inicios de 2008, cuando un solo general cogió el mando de todas las tropas iraquíes. Michel MOUTOT

al-sadren boikota

Al-Sadr talde xiitako hautetsiek Irak eta AEBen arteko segurtasun akordioari buruzko saioa boikotatu zuten atzo Bagdadeko Parlamentuen euren eserlekuetan zarata eginez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo