ACB liga
Lidergoak nortasun sendoa izatera behartzen du
Sevillan erakutsitako izaera eskatu dio Ivanovicek Baskoniari, Ricky Rubio eta Pops Mensah-Bonsu gabe, gorabehera handiak dituen Joventuten aurka.
Larunbatean Sevillan Dusko Ivanovicek eskatutako nortasuna badutela erakutsi ostean, izaera gogor hori sendoa dela frogatzeko aukera polita dute gaur Baskoniako jokalariek, orin arte oso irregular agertu den DKV Joventuten kantxa zailean garaipena eskuratu eta lidergoa indartu nahi badute behintzat.
Horixe eskatu zuen gasteiztarren entrenatzaileak partidaren atarian eskeinitako prentsaurrekoan, «Cajasolen aurka izan genuen jarrera bera». «Nere ustez, aurreko emaitza edozein izan dela ere, jokatu beharreko partida guztietan animo bera izan behar dugu. Hobetzen jarraitzeko nahitaezkoa da lehia guztietan defentsan aritzeko grina bera izan behar dugu», azaldu zuen montenegrokoak.
Datorren astean Euroligan ere elkarren aurka jokatu beharko duten bi ACBko klasikoen arteko lehiak beti izan ohi dira ikusgarri eta orekatuak, esaterako bi talde hauek jokatu zuten iazko Kopako finala Zurbanon, kataluniarren garaipenarekin.
Hala ere, dexente aldatu dira gauzak bi taldeetan, batez ere Penyan. Aito Garcia Reneses entrenatzaileaz gain, denboraldi osoan eta batez ere aipaturiko final horretan horren erabakiorra izan zen R&R (Ricky eta Rudy) famatua ez da gaur Baskoniaren aurka lehiatuko, antolaztaileak min hartuta jarraitzen duelako eta Mallorcako hegalekoa NBAn bikain ari delako jokatzen.
Barruko nagusitasuna
Bi hutsune nabarmen hauetaz gain, beste oso garrantzitsu bat izango du Sito Alonso entrenatzaileak gaur, izan ere, uztaipean bere jokalaririk onena den Pops Mensah-Bonsuk ere ez baitu gaur jokazterik izango, lesio bat sendatzera Estatu Batuetara alde egin baitzuen, taldean sekulako haserrea sortuz.
Gauzak horrela, Spiltter berriz ere bere mailara itzultzen ari dela jakinda, gasteiztarrek probetsua atera beharko liokete printzipioz eta izenez barruko jokoan duten nagusitasunari. Dena dela, esan beharra dago Badalonakoa ez dela brasildarraren gustuko kantxa, izan ere, bertan jokatutako sei partidetatik bitan baino ez baitu irabazi, eta bere balorazioa ez baita sekula hamarrera iritsi. Batazbesteko bat eginda, Palaun 2,5 puntu eta beste hainbeste errebote lortu ditu, beste kantxa guztietako zenbakietatik oso urrun.
Ivanovicek onartu zuen Joventutek gaurko partidarako dituen hutsuneak «garrantzitsuak» direla, baina, era berean, azaldu zuen kataluniarrek «partida dexente daramatzate bi jokalari hauek gabe eta erakutsi dute talde sendo eta azkarra direla. Joko bizkor eta eraginkor bat lortu dute sarri. Beraz, espero dut azkarrak izango garela eta beste atalde askorengandik desberdin jokatzen duen talde hau defendatu ahal izateko».
Bestalde, oraindik jokatzeko moduan ez den arren, Pete Mickeal estatubatuarra hasi da taldekideekin entrenatzen.
Neven Spahija, que debutaba en casa al mando del Pamesa, logró su primera victoria al frente del conjunto taronja, al vencer al Real Madrid por 82-66, dejando muy tocado a Plaza. El Barcelona ganó el derbi catalán al Manresa.