Europako futbola
Otsailetik aurrera kanporaketa ikusgarriak izango dira
GARA | BILBO
Txapeldunen Ligako final zortzirenetako eta UEFA Kopako final-hamasairenetako kanporaketak zozketatu ziren atzo Nyonen. Ikusgarritasuna ziurtatuta dago 2009ko negu amaieratik aurrera.
Txapeldunen Ligako kanporaketek otsailaren 24 eta 25ean izanen dute joaneko jardunaldia. Itzulerakoa martxoaren 10ean eta 11n. UEFAko final-hamaseirenetakoak otsailaren 18an eta 19an, eta 25ean eta 26an izanen dira. Hona hemen kanporaketak.