Euskal Museoak Bizkaiko maketa kartografiko berritua aurkeztu du
Ianire RENOBALES | BILBO
Euskal Museoak Bizkaiko maketa kartografiko berritua aurkeztu zuen atzo. Hurtado de Saracho jaunak hasi zuen proiektu hau 1965ean, eta Pedro Egiak eguneratu zuen 80ko hamarkadan. 200 metro kuadroko pieza honek probintziaren orografia xehetasun handiz erakusten du, mendiak, ibaiak, herriak, dorreak eta jauregiak agertuz, besteak beste. Bizkaiko maketa 1:5000 eskala horizontalean eta 1:2500 eskala bertikalean egina dago. Erabilitako materiala kalabo egurra da eta 2mm-ko zabalera dauka geruza bakoitzak. Aretoan jarri dituzten argien bidez, hiru atal bereiz daitezke: Bizkaiko Merindadeak, Gernikako Junta Etxea eta Abellaneda nahiz Gerediaga eta Bizkaiko argazkiak. Beste argi laser batzuk probintziako bost mendi «Bozineroak» (Kolitza, Ganekogorta, Oiz, Sollube eta Gorbea) argiztatzen dituzte. Maketa museoko hirugarren solairuan jarri dute eta berritze planari esker elbarrituentzako sarrera ere badu.