GARA > Idatzia > > Mundua

Zentro-ezkerreko alderdira zabaldu dute epaileek Italiako ustelkeriaren ikerketa

p027_f01_149x085.jpg

GARA |

Enpresari eta oposizioko zentro-ezkerreko alderdietako politikoen atxiloketek Mani Pulite [Esku Garbiak] operazioa ekarri du gogora Italian aste honetan.

«Historia errepikatu egin da», nabarmendu zuen «La Stampa» egunkariak Alderdi Demokratikoko (PD) hainbat hautetsiren atxiloketen ondotik. Lan eskaintza faltsuak eta eroskeria egin izana leporatzen diete akusatuei. Napolin, Pescaran eta petrolioan aberatsa den Basilicata eskualdean gertatu dira atxiloketak. Basilicatan Total Italia enpresa ere susmopean dago.

Silvio Berlusconi (eskuindarra) lehen ministroak «herrialde honi hainbeste min egin dion mekanismo mediatiko-juridikoa berriro martxan izatea» deitoratu zuen. Mani Puliteko epaileek eskuina jomugan zutenean bezala, oraingoan ere epaileek entzuketak agindu dituzte eta egunkariek orriak eta orriak argitaratu dituzte gai honen inguruan.

«Espero dezagun ezkerraren kontra egin dituzten akusazioak ezerezean gelditzea», gaineratu zuen Berlusconik, oposizioari ezohikoa den laguntza eskainiz.

Epaileen aurkako jarrera zorrotza izateagatik ezaguna da Berlusconi.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo