GARA > Idatzia > Kirolak > Eskubaloia

Asobal liga

Avironek gora egiteko parada izango du Stade mendean hartzen baldin badu Urtea gorantz begira amaitu nahi lukete Arratek eta San Antoniok


GARA | IRUÑEA

Arratsaldeko sei eta erdietan jokatuko dute 2008ko Ligako azkenengo partida Arratek eta Portland San Antoniok. Eibartarrek Ipurua kiroldegian Extremadurako Cuenca 2016 izanen dute aurkari; iruindarrek Torrevieja taldeari egin beharko diote bisita. Helburua, bat eta bakarra biek: irabaztea eta 2008a gorantz begira amaitzea.

Arrate azkenaldion emaitza onak eta puntuak pilatzen ari da, beheko zuloa atzean uzten alegia. Dena den, Julian Ruizenek hobe dute Ipuruan beste garaipen bat lortzea, atzekoekiko tartea handitu eta, bide batez, sailkapeneko erdialdera gerturatze aldera. Gipuzkoarrek Ivo Diaz Aldazabal kubatarraren baja dute, atzo egin baitzioten meniskoko ebakuntza.

Portland San Antoniok, berriz, Cristian Malmagro berreskuratuko du Torreviejaren aurka jokatzeko. Bizkarreko lesio baten erruz, hiru hilabetean jokatu ezinik egon da goleatzaile ezkertia eta, hala, nafarren entrenatzaile Chechu Villaldearen iritziz, «neguko fitxaketa» baten moduan dator Malmagro. «Asteon hasi da entrenatzen eta minutuak pilatzen hasiko da pixkanaka». Kristian Kjelling, berriz, ez da Torreviejara joan gaixorik dagoela-eta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo