Maule
Hitzaldia gaur, uhin elektro-magnetikoen arriskuei buruz
Daniel Oberhausen fisikariak hitzaldia eskainiko du gaur, 20.30ean, Mauleko Irati gelan. Izan ere, Zuberoako inguru batzuetan Internetera lotzeko zuntz optikoa jarri beharrean uhin elektromagnetikoen bitarteko Wimax sistema jarriko dute. Asmo horri aurre egiteko 300 sinadura bildu dira, eta hitzaldi hau ere, antolatutako protesta ekimenetako bat da.