Durango
Durangoko Geroa taldeari omenaldia bere sorreraren 30. urteurrenean
Durangoko San Agustin kulturguneak omenaldia eskainiko dio dagoeneko desagertuta dagoen Geroa antzerki taldeari. Horretarako erakusketa bat eta bost antzerki obra iragarri dituzte. Bihartik otsailaren 7ra arte egongo den erakusketak jantziak, argazkiak eta kartelak biltzen ditu, besteak beste. Itaca, Suripanta, Gorakada, Karmatros eta Eureka taldeak izango dira, bestalde, antzerki lanak taularatuko dituztenak. Gainera, otsailaren 7an Geroa taldean aritutako kideak Durangon elkartuko dira garai zaharrak gogoratzeko.