Antzerkia
Dantza eta poesia, Kukai eta Tanttakaren «Hnuy illa» ikuskizunean
Kukai dantza taldeak eta Tanttaka antzerki taldeak ikuskizun bateratua eskainiko dute asteburu honetan Donostian. «Hnuy illa» lanak giza harremanak jorratzen ditu. Poesia, maitasuna, bakardadea eta erbesteaz mintzo da, dantza lengoaia nagusia izanik eta poesia laguntzaile. Mireia Gabilondok zuzendutako lan honek, Joseba Sarrionandiaren unibertso «berezia» erakusten du, bere esanetan. Musika Iñaki Salvadorrek sortu du eta koreografia, berriz, Jon Mayak.