GARA > Idatzia > Kirolak > Futbola

Lehen Maila

Epailea ahaztu eta Bernabeuko argumentuak berreskuratzera

Villarreal indartsuaren zelaian ekingo dio Osasunak bigarren itzuliari. Font ala Ezquerro jartzea da Camachoren zalantza bakarra.

p038_f01.jpg

 

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Ez da seinalerik onena izaten, partida garrantzitsu baten aurretik, aste osoa epaileak gora eta epaileak behera ibiltzea. Are gutxiago, aurrean dagoen taldea Villarreal indartsua denean. Baina Santiago Bernabeun gertatutakoa ahaztu eta bigarren itzulia indarberrituta hasteko garaia iritsi da. Erronka zaila du aurretik Osasunak datozen 19 partidetan -azken postuan baitago, 13 puntu tristerekin-, baina egoerari buelta emateko argumentuak baditu talde nafarrak. Eta gaurtik aurrera erakutsi behar ditu den-denak.

Gorritxoen gidari denetik etxetik kanpo irabaztea zer den oraindik ez dakien Jose Antonio Camacho entrenatzaileak Monreal hasierako hamaikakoan sartuko du, Madrilen jaso zuen kolpetik sendatu baita dagoeneko. Eta aulkira Delporte eta Dady itzuliko dira. Aurrenekoak, zigortuta, ezin izan zuen Bernabeun egon eta bigarrenak gainditu du hilabetez taldetik kanpo eduki duen lesioa.

Jakina da Ciezako teknikariak aurreko astean horren irudi ona eman zuen taldea ahalik eta gutxien aldatu nahi zuela, baina Puñalen eta Masouden hutsuneak, zigortuta biak, nolabait bete beharko ditu. Dirudienez zelai erdian Vadocz hungariarra izango da Nekounamekin bikotea osatuko duena, baina aurrean zalantza gehiago ditu entrenatzaileak. Hector Font edo Ezquerro izan daitezke aukerak, denboraldian zehar oso ekarpen eskasa egin duten jokalariak.

Aurrean, berriz, Joseba Llorente eta konpainiaren Villarreal indartsua egongo da. Manuel Pellegrini entrenatzaileak defentsaren erdialdean du arazorik gehien, Gonzalo (gaixorik) eta Godin (zigortuta) titularrek ezingo baitute jokatu. Horien ordez, Cygan eta Fuentes arituko dira, zalantza asko sortzen duten bi atzelari. Aukera ona izan daiteke bolada bete-betean dagoen Pandiani uruguaiarrarentzat eta puntuak beharrezko dituen Osasunarentzat.

VILLARREAL-OSASUNA
BIGARREN TALDEA

Gorritxoen bigarren taldeak aurkari zuzen bat jasoko du gaur Taxoaren (17.00), azken postuan dagoen Baleares talde apala. Mailari eustea egon liteke gaur jokoan.

ORDUTEGIA

Mallorcaren aurka 21. jardunaldian El Sadar futbol zelaian jokatu beharreko partida otsailaren 1ean jokatuko da, igandean, 17.00etan hasita. Epailea Gonzalez Vazquez izango da.

«Cuando se les atraganta el rival no saben salir»

A pesar de que los resultados no le están acompañando absolutamente nada en su aventura rojilla, José Antonio Camacho sigue mostrándose igual de contundente que siempre en sus declaraciones. Preguntado en la previa del partido por las secuelas anímicas que haya podido dejar lo sucedido en Chamartín la semana pasada, el técnico de Cieza destacó que los jugadores de Osasuna «anímicamente» son «los mejores». «Yo no me justifico por nada, pero contesto si me preguntan. Todo el mundo dice que hemos sido el equipo más perjudicado. Empieza la segunda vuelta y vamos a ver si tenemos ese plus de suerte para no ser los más perjudicados. Me gustaría más ser los más beneficiados, si es posible», enfatizó.

En cuanto a su rival de hoy, Camacho adelantó que su equipo tiene que intentar evitar que el Villarreal haga su juego: «El Villarreal tiene muy buenos futbolistas. Saben jugar al fútbol y tocan el balón, pero a veces cuando se le atragantan no saben salir de ahí. Eso buscaremos, que no puedan hacer su fútbol y nosotros hacer el nuestro, porque cuando les dejas son muy peligrosos porque tienen futbolistas de talla mundial». A.A.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo