TXINGUDI
Ibiza atzean utzi nahi dute, Pelaez eta Bavendam berritasun direla
GARA | HONDARRIBIA
Aurreko asteburuan Estudiantesi Madrilen irabazita, salbazioa esku artean dauka Hondarribia-Irunek eta gorantz begiratzen hasteko une aproposa izan daiteke Ibizaren aurkako gaurko partida (Hondartza 19.00). Baleareetakoak sailkapenean berdinduta daude Txingudikoekin eta beraz, beste aurkari bat atzean uzteko aukera polita daukate.
Albert Cuadratek gainera, bi baliabide berri izango ditu gaurko lehiarako, etxera itzuli den Lourdes Pelaez hegalekoa -Madrileko neurketan berragertu zen Hondarribia-Iruneko taldekide gisa- eta aste honetan bertan fitxatu berri duten Katja Bavendam pibot alemaniarra.
Ibizako taldearen hezurdura hiru jokalarik osatzen dute; Sancho Little ikusgarri eta hainbat alditan MVP izan dena, Silvia Morales eta oso gertutik jarraitu beharreko Johnson antolatzailea.