GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Berezkoak

Waltarik Modernen izateko txartela eskuetan dauka

Finalerdietako ligaxkako azkeneko jardunaldia galtzen baldin badu ere, Kubako aurrelaria iaz lortutako txapela defendatzeko moduan izango da.

WALTARI 40 | EZKURRA 22

Jon LEUNDA | GARINDAINE

Agusti Waltarik lortu zuen Buruz Buruko Txapelketako finala jokatzeko txartela, eta Paxkal Ezkurrak han izan nahi badu, datorren igandean Ozafrain mendean hartu beharko du.

Fite joan zen partida, piloteoan oso tanto gutxi egin baitziren. Berunezko trinketetan oso zaila da kubatarrari aurre egitea: berez pilota azkar ibiltzen da eta, ondorioz, amerikarrak ematen dion abiadura izugarriari erantzutea oso gaitza egiten da. Atzo horixe gertatu zen.

Lehen kintzetako orekaren ostean amerikarra aldeak ateratzen hasi zen. Saketik kintzea lortzen ez zuenean, bigarren jokaldian lortzen zuen, eta urruñarrak ezer gutxi egin ahal izan zuen. 17-5eko partziala lortu zuen Waltarik, eta 20-8koa jarri zuen markagailuan. Garbi geratu zen garaipena nork eramango zuen, baina orduan agertu ziren txapeldunaren gabeziak ere. Berak horrelako aldea duenean, lasaitu egiten da, eta aurkariek hori baliatzen dute markagailua murrizteko. Atzokoan alde handia lortuta zuen eta garaipenak ez zuen arriskurik izan, baina bestelako trinketetan partida bat baino galdu du horrela. Beste gabezia, errestoan izan zuen kubatarrak. Izan ere, Ezkurrak 22 kintze lortu zituen eta horietako erdiak lehen jokaldiarekin egin zituen. Dena dela, Waltari Moderneko final handian izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo