PILOTA Erremonteko Masters Torneoko itzuliko partida
Urrutiak lau tantoko aldea defendatuko du Labriten
Patxi Zeberiok, aldiz, frontoi motzean onena dela erakutsi nahiko du 19.30ean hasiko den jaialdi berezian.
Asier AIESTARAN | DONOSTIA
Ezohiko lekuan eta ezohiko egunean jokatuko dute Miguel Mari Urrutiak eta Patxi Zeberiok Buruz Buruko Mastersaren itzuliko norgehiagoka. Galarretan jokatu zuten joaneko neurketan Urrutia 35-31 nagusitu zen eta, beraz, saldiastarrak lau tantoko abantaila defendatu beharko du gaur Iruñeko Labrit pilotalekuan (20.15) Magna Sari Nagusia irabaztekotan. Emaitza errepikatuz gero, bost tantoko luzapena izango luke gaurko norgehiagokak.
«Aldeari ez diot begiratu behar. Partida irabaztera irten behar dut, besterik pentsatu gabe. 32 egitea nahikoa dela pentsatzen hasten banaiz, ez ditut egingo. Argi daukat partida gogorra izango dela, erritmo handikoa. Labriten elkarren aurka lau aldiz jokatu dugu orain arte. Bitan berak irabazi du eta beste bitan nik. Eta galtzaileak beti 30 tanto baino gehiago egin izan ditu. Saiatuko gara, gutxienez, partida on bat egiten», adierazi dio Urrutiak GARAri estatistika buruan fresko duela argi utzita.
Joaneko partidan pronostikoak hautsi zituen pilotari nafarrak. Ia bi hilabete fisikoki erdizka eman ostean, jendeak ez zuen konfiantza handirik erakutsi pilotari honengan eta dirua 1.000-600i irten zen Zeberio II.aren alde. «Larunbatean ez nuen minik nabaritu, baina besoa pixka bat kargatu zitzaidan eta horrek beldurra ematen dizu. Batez ere, buruari ematen dizkiot bueltak eta horrek konfiantza falta daukadala esan nahi du. Baina ez dut uste arazorik izango dudanik partida honetarako».
Neurri motzean ohituta
Buruz Buruko Magna Masters-aren berezitasuna frontoi luzea eta frontoi motza nahasten dituela da. Neurri luzeko txapelduna Urrutia da eta neurri motzekoa Zeberio. Elkarren aurka jokatu zituzten bi finalak, gainera. Horregatik sekretu gutxi dago bien artean. Urrutiak esaldi batean laburbiltzen du aurkariaz duen iritzia: «Egia esan, nahiago dut berarekin jokatu bere kontra baino».
Pilotaleku laburrean jokatzeak Zeberiori abantaila ematen ote dion galdetuta, Urrutiak argi esan digu bera ere oso eroso aritzen dela neurri motzean. «Nik gustuko dut pilotaleku motzean jokatzea. Herrian frontoi motza badaukagu eta han askotan jokatu izan dut, afizionatu mailan batez ere, baina profesionaletan ere bai. Pozik jokatzen dut. Egia da pilota jotzeko postura aldatzen dela. Besoa bilduta duzula jo behar duzu pilota eta besoa asko kargatzen da, baina badut partida hau jokatzeko gogoa».
Aukera paregabea, beraz, bere garaipenen zerrendan beste titulu bat gehitzeko 25 urteko pilotari honentzat. Urriza eta San Miguelek Binakakoan irabazi zuten txapelari gehituta, erremontean ere erreleboa badatorrela erakusten du Urrutiaren ibiliak: «Esaten den bezala, badago materia eta hori ona da erremontearentzat. Jendea ohituta dago beti Ezkurra, Zeberio, Altuna, Eizagirre, Lizaso... ikusten. Gauza polita da aurpegi berriak irtetea eta gazteak sasoitsu datozela jakitea. Gu behintzat gustura gabiltza eta etorkizuna badugula esaten digute. Hala ere, ez da komeni lo hartzea eta lanean segitu behar dugu. Ea lesioek uzten diguten eta urte on batzuk izaten ditugun».
Pilotaleku motzeko Martiko Torneoko finalean Zeberio 35-34 nagusitu zen 33-26 galtzen joan eta gero. Labriten lau aldiz jokatu dute elkarren aurka eta bina garaipen lortu dituzte.
Ia bi hilabete fisikoki erdizka egon ondoren, pronostikoak hautsi zituen Urrutiak aurreko larunbatean irabazita. Ehuneko ehunean ez dagoen arren, saldiastarrak ez du uste jokatzeko arazorik izango duenik.
Un Altuna II inmenso, con chispa, iniciativa e imaginación en el remate bailó a su antojo a todo un Koteto Ezkurra que se vio ninguneado, y no pudo hace más de 25 tantos en el estelar de Galarreta. Si bien Altuna II contaba con ayuda en la zaga, lo cierto es que su compañero Etxeberria III pasó de puntillas, ya que el que hizo y deshizo fue el delantero amezketarra, muy brillante en cada una de sus intervenciones hasta acabar con 22 tantos hechos en su cuenta. Ezkurra estuvo por el contrario desconocido, estático en la cancha y poco participativo en el juego, lo que hizo que a Agirrezabala se le acumulara demasiado trabajo. El partido tuvo poca historia ya desde el 1-5 inicial. En el segundo estelar, Urriza rompió su mala racha de 9 derrotas al ganar con Etxabe a la pareja formada por Juartisti y Badiola (40-32).
El sensacional encuentro de Altuna II tendrá sus consecuencias en el estelar programado para mañana en el frontón hernaniarra, día para el que la intendencia le ha preparado otro plato fuerte. Jugará con San Miguel contra Ezkurra y Etxabe.
A.A.