DISKO BERRIA
Laja eta Mikel bikotearen jarduna,«Non zuztarra, han adarra» lanean
Landakandarekin batera ezagutu genuen Iñaki Garmendia «Laja», fonetika ederreko trikitilari bikotean. Orain, berriz, Mikel Alustiza pandero-jotzaile eta kantaria du lagun, Landakanda erretiratua da-eta. Elkar diskoetxeak «Non zuztarra, han adarra» diskoa argitaratu dio orain, duela zazpi urte etxe berean «Eguzki begi» lanarekin debuta egin zuen bikoteari. Diskoetxearen esanetan, «herri sena dario diskoari».