GARA > Idatzia > Kultura > Musika

AURKEZPENA

«Zuzena ukatzen» plazaratu berri du Okerman laukote nafarrak

Noaingo Plazer plazan pentsatua, sortua eta beren kabuz ekoiztua omen Okerman laukoteak osatu «Zuzena ukatzen». Iazko udan grabatu zuten Katarain estudioetan Jonan Ordorikaren gidaritzapean, eta besteak beste, Okenek (Inoren Ero Ni) eta Aiorak (Zea Mays) parte hartu dute ahotsetan. Sei kantu biltzen dituen lanak (bat gaztelaniaz dago eta bistan du gaia: «Destrucción de alta velocidad») bideo bat ere badakar. Aurkezpena, gaur 12.30ean, Iruñeko Toki Leza tabernan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo