GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Bigarren Mailako Binakako Txapelketa

Aukera guztiak agortu arte jarraitu behar delako

Lehen itzulian partida bakarra irabazi ondoren, Aritz Lasak eta Arrutik hiru garaipen gehiago lortu dituzte bigarren itzulian. Esperantza amaiera arte ondoan izan behar dela argi adierazten du horrek.

p046_f01_97x164.jpg

Imanol CARRILLO | DONOSTIA

Lehen Mailako Txapelketarekin alderatuz gero, jardunaldi bateko atzerapenarekin hasi zen zilarrezkoen ligaxka. Sarritan azpimarratu dugu lehen zortzi jardunaldietan «urrezko» pilotarien maila eta ikuskizuna ikaragarria izan dela, baina ezin ditugu alde batera utzi atzetik gogor jotzen datozen pilotariak.

Del Rey-Merino I.a eta Belloso-Eskudero bikoteek (22-21) Bigarrengoen ligaxkari amaiera eman zioten atzo bertan Beotibar pilotalekuan. Lehenengoek finalerdietarako txartela eskuan zuten jada eta bigarren postua lortzeko garaipenaren bila abiatu ziren. Asegarcekoak, aldiz, nahiz eta kanporatuta egon, bigarren garaipena lortzeko helburuarekin atera ziren.

Hauek dira, beraz, finalerdietara sailkatu diren lau bikoteak: Berasaluze IX.a-Urberuaga / Aritz Lasa-Arruti (Urretxun jokatuko dute ostiralean) eta Del Rey-Galartza VI.a / Mendizabal-Ibai Zabala (Zaldibian neurtuko dira ostiralean).

Lehen fase honetan nolabaiteko ezustea eman duen bikotea Aritz Lasak eta Arrutik osatutakoa izan da. Urretxuko aurrelariak Asperekin debuta egin du txapelketa honetan. Frontisetik zetorren gipuzkoarra eta aipatzen duenez, «nire kasua bote pronto izan zen. Aurretik partida gehiago jokatuta hastea gustatuko litzaidake, baina hala gertatu da». Halaber, diferentziak azaltzean, «giroa ezberdina da, jende gehiagok jarraitzen ditu partidak», azpimarratzen du pilotari gazteak.

Gorabeherak ligaxkan

Baina Aspekoen ezustea ez dator Aritz Lasaren debutarengatik bakarrik. Bi pilotariek gorabehera nabarmena eduki dute euren jokoan. Lehen itzulian partida bakarra irabazi dute. Azken lau jardunaldietan, ordea, hiru garaipen lortu dituzte pilotariek. Horregatik, Aritz Lasak azpimarratzen duenez, «kanporatutzat ematen gintuzten eta oraindik hor gaude».

Gorabehera horren eragilea, aurrelariaren ustez, Arrutiren -beraren bikotea- irregulartasuna izan da: «Ez zuen momenturik onenean harrapatu txapelketa, eta hasiera irregularra eduki zuen. Orain maila onean jarri da, konfiantza hartuz, eta askoz hobeto dago. Uste dut ondo ibiliko garela», azaltzen du gipuzkoarrak.

Ostiralean Berasaluze IX.a eta Urberuaga, pilotari «gogorrak eta partida luzeetara ohitutakoak», edukiko dituzte aurkari. Enpresa berekoak izanda, ez dira elkarren aurka aritu ligaxkan, baina Aritz Lasaren eta Arrutiren estrategia argia izango da: «Ahal den azkarren amaitzen saiatuko gara», esan du urretxuarrak.

Aurrelariak, gainera, etxean jokatuko du, ligaxkan zenbait alditan egin duen moduan. «Ikusleak gure alde baldin badaude, presioa nabarituko dute aurkariek», aitortzen du. Halaber, jarraitzaileei mezu bat bidaltzen die: «Orain arte bezala jarraitzeko eskatu nahi diet, asko eskertzen baita jendea animatzera joaten dela ikustea».

Goñi III y Beloki, los mejores de la jornada

En opinión del jurado de Euskadi Irratia Saria, los zagueros vencedores en sus respectivos encuentros, Fernando Goñi (79 puntos) y Rubén Beloki (78 puntos), han sido los mejores en la primera jornada de semifinales del Campeonato de Primera. La tercera posición ha sido para Bengoetxea VI (62) y la cuarta para Olaizola II (44). La clasificación general pasa a estar encabezada por Irujo (376), seguido por un Xala sin opción alguna (346), siendo la tercera posición para Beloki. A diferencia de la liguilla -se puntuaba con tres, dos y un punto para los tres mejores de cada partido-, ahora las puntuaciones son de cuatro, tres, y dos puntos para los tres mejores pelotaris.

GARA

Beobide reaparecerá el lunes en Tolosa

El pelotari vizcaino reaparecerá el próximo lunes tras superar una anemia aplástica, enfermedad que impide la generación de plaquetas, que se inició en abril de 2007 y que le ha mantenido al margen da las canchas hasta que comenzó los entrenamientos hace ocho meses.

Xala y Arruti vencen 21-22 a Titín III y Zubieta

Titín III y Zubieta comenzaron mandando en Tolosa, pero Xala cogió las riendas y Arruti se asentó. Tras un polémico tanto en el 18-21, los azules se descentraron y los colorados empataron el choque a 21. Sin embargo, una cortada a la chapa de Zubieta dio la victoria a los azules.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo