GARA > Idatzia > Kirolak > Txirrindularitza

Pariz-Niza

Contadorrek bere legea hasieratik ezarri nahi du

2007. urteko Paris-Nizako garaileak zazpi segundo ateratzen dizkio bigarrenari bederatzi kilometroko aitzin etaparen ostean. Markel Irizar izan zen lehen euskalduna, irabazleak baino 36 segundo gehiago eginda.

p035_f01_097x164.jpg

GARA | AMILLY

Iaz ez zioten parte hartzen utzi eta, aurten, bere legea aurreneko unetik ezartzea erabaki du Alberto Contadorrek Paris-Nizan. 2007an probako irabazle izan zenak egungo txirrindulari onenetakoa dela erakutsi zuen atzo Amillyn hasi eta amaitu zen bederatzi kilometroko aitzin etapako erlojupekoan. 11 minutu eta bost segundotan burutu zuen Pintoko txirrindulariak ibilbidea. Bere atzetik, zazpi segundora, Garmin-Slipstream taldeko Bradley Wiggins sailkatu zen eta hirugarren tokian, Caisse d'Epargneko Luis Leon Sanchez sailkatu zen, bederatzi segundora.

Aurreneko euskalduna, berriz, Euskaltel-Euskadiko Markel Irizar oñatiarra izan zen, Contadorrengandik 36 segundora. Txirrindulari gipuzkoarrak iaz bigarren amaitu bazuen Paris-Nizako aitzin etapa, atzo 31. postuan amaitu zuen. Esan behar, bestetik, Euskaltel-Euskadiko txirrindularirik onena Samuel Sanchez izan zela, Contadorrengandik 33 segundora, 25. lekuan.

Alde handiak

Euria ere protagonista izan zen atzo Amillyko ibilbidean. Hala, nahiz eta aitzin etapako ibilbidea erabat laua izan, uste baino alde handiagoak izan ziren helmugan, batez ere hainbat txirrindularik batere ez arriskatzea erabaki zutelako.

Ibilbidea lehor edo bustia ote zegoen erreparatu gabe aurreneko mementotik topera atera zena Alberto Contador izan zen. Hori baliatuta, nagusitasun osoz gailendu zen aurkarien aurrean, nahiz eta espezialista bikainak, batzuk espezialistak, egon parte-hartzaileen artean.

Erakustaldi bikain bat eginda, argi erakutsi zuen 2007ko Paris-Nizako irabazleak aurten ere distira egiteko asmoz atera dela errepidera, nahiz eta itzalik handiena egingo diona, Lance Armstrong, etxean, Astana taldean bertan, izan.

Kontuak kontu, gaur hasiko da benetako 2009ko Paris-Niza. Saint Brisson sur Loire eta La Chapelle Saint Ursin artean egingo da proba honetako lehenengo etapa luzea. 195,5 kilometro izanen ditu ibilbideak, eta tartean hirugarren mailako bi gaintxo baizik ez daude, helmugatik nahikoa urruti gainera. Horiek horrela, oso litekeena da tropela esprintean iristea helmugara, nahiz eta ziurrenik ez den faltako urrunetik ahaleginen bat egingo duenik.

«No esperaba ganar y menos con esa diferencia»

Era el propio Alberto Contador el primer sorprendido de su victoria en la prólogo de ayer en la París-Niza. «No esperaba ganar, y mucho menos con esa diferencia», comentó el ciclista del grupo deportivo Astana.

«No ha sido nada fácil debido a la lluvia y el recorrido llano, pero me he encontrado mejor de lo esperado y he superado a los grandes especialistas. Un triunfo importante, aunque la carrera está claro que comienza mañana -por hoy-», dijo el ganador de la prueba del año 2007.

«No sé como están mis rivales -añadió Contador-, pero esta carrera acaba de empezar y aunque es bueno tener ventaja, estos tiempos no tienen demasiada importancia».

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo