GARA > Idatzia > > Kultura

Telebista

IKTB.tv, Nafarroako Ikastolen Elkarteak sortutako Internet bidezko telebista

NIE Nafarroako Ikastolen Elkarteak IKTB Internet bidezko telebista jarri du abian; www.iktb.tv. Leiho berri horrekin ikastolek beren telebista kanala Internet bidez aurkeztu nahi dute. Proiektua gazteei, hezitzaileei eta gurasoei bideratuta dago eta horretarako erabiliko duten teknologia video streaming da, edukiak pertsonalizatzeko eta erabiltzaileek eskatutako telebista diseinatzeko aukera ematen duena. Hainbat eduki ikus daitezke bertan, hala nola Nafarroa Oinez 09ko bideoak. Gainera, ikasleek ikasketa paralelo bat egiteko aukera izango dute, eskoletako hainbat eduki bertan jarrita egongo baitira, naturari buruzko hainbat dokumental, esaterako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo