GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Lana bulegoetan

Finala Mestallatik Madrilera eramateko azken ahalegina

Garcia Macua eta Joan Laportak elkarrekin bazkaldu zuten eta finala lekuz aldatzeko eman beharreko pausuak aztertzeko konpromisoa hartu zuten.

GARA | BILBO

Espainiako Futbol Federazioak ostiralean finala Valentzian jokatuko dela berretsi zuen arren, Atheticeko zuzendaritzak ez du etsi nahi partida zelai handiago batera, Madrilgo Santiago Bernabeura, eramateko ahaleginean. Hogeita bost urte esperoan eman eta gero, taldeak zaleen artean banatzeko izango lituzkeen 17.000 sarrerak eskas geratzen dira Athleticek izan dituen eskaerentzat. Hori dela eta, Bartzelonaren aurka Ligan jokatutako azken partida probestu zuen Garcia Macuak leku aldaketa eskatzeko Joan Laportaren babesa bilatzeko.

Bartzelonako presidentearengandik ez zuen inolako konpromiso argirik jaso Athleticeko agintariak, baina bai bien artean aldaketa emateko dauden aukerak aztertzeko asmoa. Horretarako, Macua eta Laporta ahalik eta babesik gehien biltzen saiatuko dira, posible balitz, baita Valentzia berarena ere.

Izan ere, hortxe aurkitzen da arazorik larriena. Bi taldeek ez daukate ezer Valentziaren aurka, baina ahalik eta zalerik gehien bil ditzakeen zelai bat nahi dute. Aurten sortu zeneko 90. urteurrena betetzen du Levanteko taldeak eta horrexegatik eskatu zion talde zuriak Federazioari finala bere zelaian antolatzeko aukera. Printzipioz, azken urteetan Kopak indarra galdu duenez, Mestallak dituen 55.000 jarlekuek nahikoa izan behar zuten, baina zalerik gehien dituzten taldeetako bi finalera heldu izanak txiki utzi ditu aurreikuspen guztiak.

Finala elkarren aurka jokatuko zutela jakin zutenetik, aurrez aurre hitz egiteko lehen aukera izan zuten larunbateko partidaren aurreko bazkarian bi presidenteek, eta bertan Macuak hartu zuen egin dezaketenaren inguruko ekimena. Bazkarian bi taldeek dauden aukerak aztertzeko akordioa lortu zuten, baina badirudi Athleticeko presidenteak nahikoa argi dauzkala etorkizun hurbilean eman beharreko pausuak. Federaziaren batzordeko erabakia izan zen finala Valentzian jokatzearena eta, horrexegatik, erabakia atzera botatzeko aukera dagoela uste du. Izan ere, 47 dira batzorde hori osatzen duten agintariak, tartean Macua eta Laporta, eta gainontzekoen babesa eskuratzen saiatuko dira datozen egunetan, bozketa bat behartu eta, ahal bada, erabakian atzera egiteko.

Ordezko partida bat

Valentzia, hiria eta futbol taldea, lirateke aldaketan galtzaile irtengo liratekeenak, baina hauei kalte-ordaina nola eman ere pentsatuta dauka Athleticek. Arazoa argi dago: diru arazo larriak dituen Valentziarentzat izango litzateke Kopako finaleko sarreren salmentatik ateratako diruaren %10a. Hori dela eta, leku aldaketa izanez gero klubak izango lukeen galera konpentsatzeko espainiar Estatuko selekzioaren partida bat Valentzian jokatzea proposa dezakete Athleticek eta Barcelonak. Hego Afrikako Mundialerako sailkatze faseko partida bat jokatzekoa da Madriden Turkiaren aurka martxoaren 28an eta partida hori tokiz aldatu eta Mestallan jokatzea izan daiteke Levantekoentzat ordainsaria. Erabakia edozein izanda ere, azkar mugitu beharko dute ordezkari zurigorriek, aspalditik hasiak baitira talde zurigorriaren zaletu sutsuak Kopako finalerako bidaiak prestatzen eta sarrerak lortzea amesgaiztoa bihurtu baitaiteke.

Puyol estará tres semanas de baja por un esguince

El capitán del FC Barcelona, Carles Puyol, estará de baja durante tres semanas como consecuencia del esguince en el tobillo izquierdo que se produjo ante el Athletic, lo que deja al brasileño Sylvinho como único lateral izquierdo debido a la baja también del francés Eric Abidal.

El descenso queda a seis puntos de ventaja

A pesar de la mala racha liguera, no han conseguido una victoria en los últimos cinco partidos, el descenso a Segunda queda a seis puntos de diferencia -respecto a Osasuna- para los pupilos de Joaquín Caparrós en vísperas de la visita del Real Madrid a La Catedral.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo