GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Atez ateko bilketa hasi aurretik, edukiontziei agur esan diete Usurbilen

p016_f02_097x076.jpg

GARA |

Bihar, goizean goizetik, atez ateko bilketa abiatuko dute Usurbilen, zaborra kudeatzeko sistema aitzindari eta partehartzaileari bide emanez. Aldiz, aurretik, usurbildarrek behar bezalako agurra prestatu zieten atzo orain artean erabili dituzten edukiontziei.

Giroak emandako aukera aprobetxatuz, eguerdi partean Porrotx eta Mari Mototsen abenturez gozatu zuten auzokide gaztetxoenek. Jarraian, 12.45ak aldera, kalejira-konga egin zuten edukiontziei agur esateko.

«Jubilazio agurra»

Joseba Tapia trikitilariaren txanda heldu zen gero, eta giro aparta sortu zuen bere maisutasunaz. Edukiontziek beste agur bat jaso zuten ostean, «jubilazio agurra», hain zuzen. Horrenbeste ekimen eta mugimenduk gosea sortzen dutelako, sagardoa eta txorizo egosia dastatzeko parada ere izan zuten usurbildarrek, eta, azkenik, bukatu aurretik, errauste-plantaren aurkako sinadura bilketa izan zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo