GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Epaileen ebazpenek ezin dute herritarren aintzatespena ezabatu

Eustakio Mendizabal, Txikia, Polizia frankistak hil zuen orain dela 36 urte. Juan Paredes, Txiki, eta Anjel Otaegi, FRAPeko hiru militanterekin batera, frankismoak heriotza zigorra aplikatu zien azken borrokalariak izan ziren. Diktadura batetik atera den edozein gizartek aurreko erregimenaren kontra borrokatu zirenak oroitu eta omentzen ditu, eta hala egin izan du euskal gizarteak ere, haiek gogoan izateko kale eta plaza askotan dauden oroigarriak horren erakusgarri direla. Hala ere, Estatu espainolean errazagoa da diktadurako agintari eta zerbitzariak omentzea diktaduraren kontra borrokatu zirenak baino.

Bilboko bi epaitegik Algortan eta Etxebarrin Txikia, Txiki eta Otaegiren izenak dituzten plazetako plakak kentzeko agindu zuten. Herri honetan ohikoa da herritarren ordez, epaileren batek kanpoko Gobernu batek esandakoa erabakitzea. Autoak dioenez, kale bati herritar baten izena jartzeak «komunitateak haren balio pertsonal, gizatiar eta profesionala aintzatestea esan nahi du». Hain zuzen, horixe zen epaitegiek kenduta nahi dituzten plaken esanahia, baina epaileen aginduz kentzeak ez du esan nahi herritarren aintzatespen hori desagertuko denik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo