GARA > Idatzia > > Mundua

Zipre batzeko elkarrizketak aurrera doaz, UBP bozetan garaile izanda ere

Igandean, Iparraldeko Zipreko parlamenturako bozetan UBP eskuineko alderdi nazionalistak garaipena lortu arren, uhartea batzeko elkarrizketa prozesua aurrera doa. Atzo, Iparraldeko Zipreko presidente eta negoziatzaileburu izaten jarraitzen duen Mehmet Ali Talat turkiar-zipretarra Dimitris Christofias greziar-zipretarrarekin bildu zen. Turkiak ere negoziazioaren alde egin du, betiere EBra hurbiltzeko presiopean.

p024_f01_148x116.jpg

GARA |

Zipreko bi komunitateetako buruak NBEren begiradapean bildu ziren atzo, Mediterraneoko uharte honen batasun prozesua bultzatzeko asmoarekin, igandean Iparraldeko Zipreko Errepublika Turkiarrean egindako hauteskundeetan eskuin nazionalistak garaipena lortu ostean.

Zipreko Errepublikako -greziar-zipretarrak- presidente Demetris Christofias-ek eta turkiar-zipretarren presidente Mehmet Ali Talat-ek igandean izan ziren emaitzak aztertu zituzten elkarrekin, bilera ofizialki hasi baino lehen. Talaten alderdiak porrota jasan zuen igandeko hauteskunde legislatiboetan, uhartearen batasunari buruz mesfidati agertzen den UBP eskuineko alderdi nazionalista turkiar-zipretarraren aurrean.

Europar Batasuneko kide den Zipreko Errepublikako Gobernuko eledun Stefanos Stefanouk batasuna lortzeko elkarrizketei buruz nabarmendu zuen, «egoera biziki zailagoa izango dela», orain arte eman diren aurrerapausoak oso motelak izan direla gogora ekarriz.

Zipren NBEk duen ordezkaritzaren buru Taye-Brook Zerihounek, aldiz, UBPren garaipenaren eragina ez dela hainbesterako izango adierazi zuen. Hein horretan, negoziazioetan turkiar-zipretarren ordezkari Talatek jarraituko duela gogorarazi zuen.

Halere, greziar-zipretarren artean kezka da nagusi, bai komunikabide eta bai politikarien artean ere, egoerak okerrera egingo duelakoan baitaude.

Eskuineko Disy alderdiak (oposizioan) eta Gobernuaren kontrola duen AKEL alderdi komunistak UBPren garaipenak «ondorio negatiboak» izango dituela nabarmendu zuten atzo egin zituzten adierazpenetan.

Horiek horrela, astelehenean, UBPren buru Dervis Eroglu-k Zipreko gatazka konpontzeko bi estaturen bidea proposatu zuen. Jarrera hori gogor kritikatu dute greziar-zipretarrek, egungo banaketa epe luzera mantentzea ekarriko lukeelako.

Erogluren planteamenduaren arabera, egun dauden bi errepublikek -nazioarteak onartzen duen greziar-zipretarren Zipreko Errepublika, hegoaldean, eta soilik Ankararekin harremanak dituen Iparraldeko Zipreko Errepublika Turkiarra- euren lurraldeari eutsiko liekete.

1974an Turkiako Armadak Zipreko iparraldea inbaditu zuen, greziar-zipretarrek uhartea Greziako zati bat izateko zeukaten asmoa zapuzteko. Harrezkero uhartea bi zatitan banatuta dago, greziar-zipretarrak hegoaldean eta turkiar-zipretarrak iparraldean. Egun, Turkiak 30.000 soldadu ditu Iparraldeko Zipren.

UBP alderdiak bi estatuen teoria defendatzen badu ere, Mehmet Ali Talatek bi errepublikak Estatu bakar batean batzeko lanean jarraituko duela nabarmendu zuen.

Ankaran, Turkiako lehen ministro Recep Tayyip Erdoganek UBP alderdiko nazionalista turkiar-zipretarrari ohartarazi zion negoziazioaren aurka ez aritzeko, eta, bide batez, sostengua adierazi zion Talati.

Turkia, elkarrizketaren alde

«Oso txarra izango zen [UBPren Iparraldeko Zipreko] Gobernu berriarentzat negoziazioari amaiera ipintzea, edo orain arte jorratu den bidetik aldentzea eta beste bati ekitea», esan zuen Erdoganek. «Prozesuak orain arte bezala jarraitu behar du. Talat ahulduko duen jarrerarik ez dugu babestuko», gaineratu zuen Erdoganek.

Europar Batasunak (EB) atzo Pragan Turkiako agintariekin izan zuen bilera hasi baino lehen egin zituen Erdoganek adierazpenok. EBk Turkiarekin izan beharreko harremanak aztertuko dira bilera horretan, AEBetako presidente Barack Obamak Ankarak EBko 27etako kide izan behar duela esan eta bi astetara.

Kurdistango gatazkarekin batera, Turkia Europako Batasuneko kide izateko oztopo nagusietako bat da Zipreko afera.

Turquía y la UE defienden seguir el proceso de integración

Los dirigentes europeos y turcos abogaron ayer en Praga por la continuidad activa de las negociaciones sobre la entrada de Turquía en la UE, a pesar de la división que suscita esta cuestión entre los países europeos.

«El proceso de negociación sobre el acceso muestra que Turquía está cada vez más próxima a la UE», declaró el ministro checo de Exteriores Karel Schwarzenberg, destacando que la resolución del conflicto chipriota puede ser determinante para que se registren avances.

«Todos los procesos de ampliación han provocado oposición, pero todos han sido un éxito. La integración de Turquía tiene el apoyo de una amplia mayoría de países y de una amplia mayoría en el actual Parlamento europeo», subrayó el ministro sueco de Exteriores, Carl Bildt.

«Creemos en el éxito, la UE será más fuerte y más dinámica con Turquía. Europa debe superar las divisiones del pasado para lograr un futuro mejor», añadió Bildt, cuyo país, uno de los mayores defensores del ingreso turco, presidirá la UE el próximo semestre.

El presidente francés, Nicolas Sarkozy, sin embargo, se ha ratificado recientemente en su oposición al ingreso de Turquía, afirmando que la mayoría de los países comparten su tesis.

«Esta discusión no es productiva y tiene el riesgo de entorpecer las relaciones bilaterales», advirtió el ministro turco de Exteriores, Ali Babacan.

El presidente de EEUU, Barack Obama, se ha mostrado firmemente partidario de la integración de Turquía en la UE. GARA

emaitzak

Bi estatu izatearen irtenbidea defendatzen duen UBP eskuineko alderdiak gehiengo osoa lortu zuen 26 eserlekurekin. Batasunaren aldeko Mehmet Ali Talatek, hamabost, eta DP kontserbadoreak, bost.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo