Bete beharreko baldintza biziraupenerako
Bideragarritasun plana prest egongo da datorren asterako
Jokin Aperribayk onartu zuenez, «urtarrilean uste genuen baino diru sarrera hobeak» izango ditu taldeak, eragile politiko eta ekonomikoen laguntzaz.
GARA | DONOSTIA
Matematikek kontrakoa ez dioten bitartean igoeran sinesten jarraitu nahi duten arren, Realeko zuzendaritzako kideek otsailetik daramate taldeak bizirauteko beharrezkoa duen bideragarritasun plana eratzen, eta Jokin Aperribayk atzo aditzera eman zuenez, datorren astean amaituta izango dute. Plangintza horrek gerta daitezkeen bi aukerak hartzen ditu kontuan eta Realeko presidenteak, kostata izan bazen ere, onartu zuenez, litekeena da «Bigarren Mailan jarraituko bagenu bezala egin dugun plana martxan jarri behar izatea».
Bideragarritasun plan hori nahitaez bete beharreko baldintza bat da taldearen biziraupenerako eta datorren denboraldian taldeak dituen hartzekodunek onartu egin beharko lukete. Alde horretatik ez dirudi arazo handirik egongo denik, izan ere, Aperribayk berak atzo onartu zuen bezala, «eragile instituzional, sozial eta ekonomikoekin izan ditugun elkarrizketak oso bide onetik joan dira». Kutxa eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ditu gaur egun Realak zorrik handienak, eta bi erakunde hauekin gauzak oso ondo bideratu dira.
Diru sarrera hobeak
Plana behar bezala bukatu arte, Realeko presidenteak ez du horren gaineko zehaztapen handirik eman nahi, baina iragarri zuenez, «taldeak izango dituen diru sarrerak, urtarrilean kargua hartu genuenean uste genuena baino hobeak izango dira». Arlo honetan, zuzendaritza berriak askoz hobeto jakin izan du bere hartzekodun handienak direnekin moldatzen.
Taldearen inguruko beste gai batzuk hizpide hartuta, Realeko presidenteak azaldu zuen ez dagoela inolako berrikuntzarik Xabi Castillo eta Iñigo Diaz de Zerioren kontratuen berritzeen inguruan eta onartu zuen «gero eta zailago» dagoela bietako inork taldean jarraitzea, nahiz eta horixe izan zuzendaritzak hasieratik nahi izan duena.
Juanma Lilloren etorkizunaren inguruan ez zuen mintzatu nahi izan enpresari gipuzkoarrak, ez omen da-eta horretarako momentua, Huescaren aurka asteburuan jokatu beharreko partidak baitu lehentasuna.
Benetan horretan sinesten duelako, edo egokitu zaion eginkizuna hori delako, Aperribay beti izan da igoeran gehien sinetsi duenetako bat eta oraindik ere aukerak badaudela uste du, nahiz eta bederatzi puntutako desabantaila izan. «Datozen bederatzi partidetan Teneriferen aurkako lehen minutuetan bezala jokatzen badugu, emaitza onak izango ditugu eta aukeraren bat izan dezakegu. Azkenera arte borrokan jarraitu behar dugu; Liga irabazi zuen Realak azken bederatzi partidetatik zazpi irabazi zituen».
Mikel Aranburu y Xabi Prieto ejercieron ayer de modelos para presentar las nuevas equipaciones del centenario. La primera equipación, que evoca al escudo del centenario, se ha seleccionado en votación popular, a través de la web, entre las tres camisetas que se habían presentado, obteniendo un 43% de los votos.
La segunda equipación ha creado más espectación, ya que no se conocía ningún detalle de ella. Xabi Prieto vistió el segundo equipaje, que es completamente rojo, si bien la parte derecha de la camiseta posee un rojo más claro que la parte izquierda. Dos estrellas recuerdan los dos títulos de Liga conseguidos.GARA
Onartzea kostatu zitzaion arren, hurrengo urteko aurrekontua, taldeak Bigarren Mailan dituen diru sarrerak oinarritzat hartuz egindakoa izango dela uste du Aperribayk.
Presidenteak esan zuenez, ez dago berririk Castillo eta De Zerioren kontratuak berritzearen gainean. Lillori buruz hitz egiteko unerik egokiena ere ez zela adierazi zuen atzoko agerraldian.