Ardenetako bigarren proba
Tropelak urteroko hitzordua du gaur Huyko Hormarekin
Cunego eta Valverde dira Fleche Wallonne klasikoko 73. ekitaldia irabazteko faborito nagusiak.
Asier AIESTARAN | DONOSTIA
Ardenetako bigarren klasiko handia heldu da. Urtero bezala, Amstel Gold Race eta Liege-Bastogne-Liege lasterketen artean kokatuta, Fleche Wallonne lasterketa entzutetsuaren 73. ekitaldia izango da gaur. Tropelak ez du hutsik egingo eta Huyko Hormaren urteroko hitzorduan izango da. Igoera motz baina pikoetan ongi moldatzen diren txirrindulariek aukera bikaina izango dute goi-mailako garaipen bat eskuratzeko.
Ibilbideak 195 kilometro pasatxo izango ditu eta lasterketaren ezaugarri diren 11 horma edo kota igo beharko dituzte. Aurtengo berrikuntza nagusia Bousalleko Kota izango da, helmugatik 22 kilometrora jarri dutena. Helmuga, azken urteotan bezala, Huyko Horman izango dute, 1.300 metro bakarrik izan arren, une askotan %15eko aldapak dituen «zigorra».
Ardenetako eskualdean jokatzen diren beste bi klasikoek baino ospe gutxixeago izan arren, «Valoniako geziak» ere kontuan hartzeko historia du. Irabazleen artean, adibidez, Eddy Merckx handia nabarmendu behar da, bera baita, Moreno Argentin eta Marcel Kintekin batera, proba horretan garaipen gehien lortu dituen txirrindularia -hiru, hain zuzen-. Aurreneko urteetan lasterketa Tournai, Liege, Charleroi edota Verviersen-en egin arren, 1986tik Span hasi eta Huyn amaitzen da.
Kirchenen ordezkoaren bila
Sekulako euri-jasaren azpian, Kim Kirchen luxenburgotarrak garaipen ikusgarria lortu zuen iaz. Columbiako txirrindularia irteeran izango da aurten ere, baina Kaliforniako laugarren etapan jasandako erorketak erabat apurtu zuen Kirchenen plangintza, eta ia ezinezkoa izango zaio gaur onenekin batera ibiltzea. Faboritoen zerrenda, gainera, luzea da oso.
Damiano Cunego (Lampre), Alejandro Valverde (Caisse), Davide Rebellin (Diquigiovanni), Philipe Gilbert (Silence), Cadel Evans (Silence) eta Andy Schleck (Saxo Bank) izan daitezke aipatu beharreko izenak, Amstelen horren ongi ibili ziren Serguei Ivanov (Katusha) eta Karsten Kroon (Saxo Bank) ahaztu gabe.
Eta horiei guztiei aurrea hartzen saiatu beharko duena Samuel Sanchez izango da, 2006an bigarren egin zuen Euskaltel Euskadi taldeko liderra. Asturiarrak erakutsi zuen Euskal Herriko Itzulian sasoi onean dagoela eta Lazkaomendin gora, gaur igoko dituzten mendatetxoen antzik handiena izan dezakeen aldapan, gizonik indartsuenetakoa izan zen.
Edozein lehiaketa irabaztea oso zaila izaten den arren, baikor izateko arrazoiak badaude, euskaldunak ongi moldatu izan baitira Huyko horma horretan. Gogoratu beharrekoa da 2003an gertatu zena, Igor Astarloak irabazi baitzuen lasterketa, Aitor Osa bigarren izan zen eta Unai Etxebarria laugarren. Azken honek, gainera, bigarren amaitu zuen 2002an, Mario Aerts handiaren atzetik.
El Giro del Trentino, que comienza hoy y terminará el próximo sábado, servirá para comprobar el momento de forma que atraviesan algunos de los favoritos para ganar el próximo Giro de Italia, el del centenario, que arrancará el 9 de mayo en la mítica ciudad de Venecia.
Fuera del Pro Tour y con 10 equipos italianos en la salida, tres ganadores de la «corsa rosa» parten como grandes favoritos para imponerse en la clasificación general: Gilberto Simoni, Ivan Basso y Danilo Di Luca. Junto a ellos, y obligado por la ausencia de Lance Armstrong en la prueba, el alemán Andreas Kloden intentará que la participación del todopoderoso Astana no pase desapercibida.
La ronda comenzará hoy con una contrarreloj de 17,5 kilómetros entre Torbole sul Garda y Arco. Mañana etapa de 141 kms entre Rival del Garda y Alpe di Pampeago, el viernes 165,5 entre Tesero y Innervillgraten (Austria) y el sábado 214,2 entre Sillian (Austria) y Pejo Fonti.
En otro orden de cosas, ayer se supo que Tom Boonen tendrá que estar 10 días parado por una fisura en un dedo.