GARA > Idatzia > > Kultura

Eszenak

Munduko bederatzi kontu kontalari gure antzokietan

GARA | DONOSTIA

Besteak beste, Argentina, Katalunia eta Libanoko zazpi kontu kontalariren eskutik, munduko kultura desberdinak ezagutzeko aukera izango dute asteburu honetan Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat txokotan (Zornotza, Arrasate, Arrigorriaga, Bermeo, Berriz, Durango, Elorrio, Markina eta Mungian), Munduko Kontu Kontalariak izeneko nazioarteko ekimenak bederatzigarren edizioa beteko baitu.

Amerikatik, esaterako, Isabela Mendez venezuelarra -«zapata txikiko eta hizkera biziko ibiltari» gisa definitzen dute emakume hau-, Joan Villaza kolonbiarra -Tomas Carrasquilla idazleak jasotako ahozko tradizioko ipuinak taularatzen ditu- eta Marco Flecha kontalari eta gizarte-kultur eragile paraguiatarra ditugu gure artean. Ines Grimland Argentinatik dator, baina sortzez eta kulturaz ukraniarra da. Theresa Amoonek, bestalde, jatorriz Libanokoa da, AEBetako hiritartasuna dauka, Alemanian jaio zen eta orain dela 24 urtetik Estatu frantsesean bizi da. Kataluniatik Albert Estrenge eta Emma Lopez kontalariek hartuko dute parte zirkuitu honetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo