Sinadura bilketa
Familiei laguntzeko zerbitzua Baionan utz dezaten lortzeko ekimena abian
Familiei Laguntzeko Zerbitzuak (CAF frantsesez) Baionan duen egoitza Pauekoarekin elkartu, eta departamentuko hiriburua den azken hiri honetara eramateko arrisku handia dago. Izan ere, Ipar Euskal Herriko hautetsiak eta Kontseilu Nagusiak berak Baionako bulegoa atxikitzearen alde agertu badira ere, Estatuko frantseseko arduradunak bulegoa ixteko asmotan jarraitzen dute. Baionako bulegoaren itxieraren kontra borrokatzeko, herritarren mugimendua bultzatu nahi dute zerbitzu honetako langileek, eta sinadura bilketa jarri dute martxan.