GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Hezkuntza sistema arrotzen kontra, kalera atera dira arabar ikasleak

p015_f02.jpg

GARA |

Hezkuntza sistema arrotzen kontra eta Euskal Eskola Nazionala sortzeko bidean, Arabako ehunka ikaslek Ikasle Abertzaleek deitutako mobilizazioetan parte hartu zuten atzo, heldu den asteko bateratze nazionalaren aurrekari gisa. Gasteizkoa izan zen mobilizazio jendetsuena, eta eguerdi partean ehunka lagun bildu zen Andre Mari Zuriaren plazan bukatu zen manifestazioan. Hiriko ikastetxe gehienetako eta Unibertsitateko ikasleak izan ziren bertan.

Ikastetxe bakoitzean, gainera, jarritako oztopoei aurre egin, eta hainbat ekimen egin zituzten. Argantzunen, 50 ikaslek elkarretaratzea egin zuten, eta Laudion ere manifestazioa egin zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo