Altenatibak martxan jartzeko, biharko manifestaziorako deia egin du Koordinadorak
GARA |
Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak agerraldia egin zuen atzo hainbat alderdi eta eragileetako ordezkariekin batera, bihar, arratsaldeko seietan, Donostian egingo den manifestaziorako deia egiteko.
Koordinadorako kideek jakinarazi zuten Gasteizko Legebiltzarrean Hondakinen Legea eztabaida dadin lortzeko sinadura bilketa emaitza onak ematen ari dela -jada lortu beharreko 30.000tik 20.000 batu dituzte-, baina hasieran finkatutako epea ekainera arte luzatuko dutela.
Usurbilgo atez ateko bilketaren emaitzez ere mintzatu ziren eta benetan arrakastatsua izan dela adierazi zuten.